Albisteak

Politika

Politika

Estrasburgoko epaiaren aurrean

Otegi: "Eskubide urraketari babes juridikoa eman dio"

Erredakzioa

2009/07/01

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Batasunaren legez kanporatzea ontzat eman izana "oso albiste txarra" dela adierazi du Donostian egindako urgentziazko agerraldian.

Albisteak (1)

Anarldo Otegi Batasunaren inguruko ezker abertzalearen buruzagiaren ustez, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak "eskubide urraketari babes juridikoa" eman dio Batasunaren legez kanporatzea berresterakoan. Donostian, Tasio Erkizia eta Miren Legorburu ezker abertzaleko kideekin batera, eskaini duen prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok.

Estrasburgoren erabakia "oso albiste txarra" da Otegiren hitzetan, ezker abertzalearen "apartheid politikoa" eta "milaka herritarren eskubideen urraketa berresten duelako".

Euskal Herriko egoera politikoan aldaketarik ez dakarrela gaineratu du, legez kanpo utzitako alderdiaren proposamenek bere horretan jarraituko dutelako.

"Egungo testuingurua demokratiko bategatik aldatzeko" beharra azpimarratu du ezker abertzaleko eledunak. Era berean indar independentisten batuketaren eta "elkarrizketa eta negoziazio prozesu baten" aldeko apustua egin du.

Gainera, argi adierazi du Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiak ez duela harritu eta "askatasunen murrizketa areagotzea" ekarriko duela.

Abokatuak ebazpenak izan dezakeen "ibilbidea" aztertzen ari direla azaldu ostean, Otegik esan du auzitegiak "segurtasuna eskubide indibidual eta demokratikoen gainetik" jarri duela. "George Bushek ezarritako filosofian oinarritzen da Auzitegia, segurtasuna eskubideen gainetik jarriz", gaineratu du.

Jurisprudentzia ezarriko du

Horren harira, "antzerako auzietan emandako ebazpenekin alderatuta, Turkiako alderdiak legez kanporatu direnean adibidez, Auzitegiak atzerapausoa" eman duela uste du Otegik, izan ere, "arazo handiak ditu Europar Batasuneko Estatu kide batek oinarrizko eskubideak bortxatu dituela esateko". "Ez du bere jurisprudentzia jarraitu", gaineratu du.

Hori dela eta, Estrasburgon hartu berri duten erabakiak "ezker independentistaren" kontrako jurisprudentzia ezarriko duela gaitzetsi du.

Dena den, eta "oztopo larriak" oztopo, ezker abertzaleak Euskal Herriko egoerari buruz duen "ikuspuntua" ez duela aldatuko ziurtatu du Otegik.

Sigla berriak

Datozen hauteskundeetan ezker abertzaleari lotuta osa ditzaketen siglen harira, Otegik gogorarazi du Europako hauteskundeetan "boto legalerako aukera" izan zuela ezker abertzaleak “Estatuaren estrategiari” aurre eginez.

Halaber, "ezker abertzale ikusezinari buruzko tesia berrestea umekeria" dela iritzi dio.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa