Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Atxiloketak

Ipar Euskal Herrian atxilotutako 12 lagunetatik zazpi, aske

Gaizka Palacios

2009/07/02

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, atxilotuetako bat Pautik Parisera hegazkinez eraman zuten eta epailearen aurretik igaro ostean libre utzi zuten, kontrol judizialpean.

Azken egunetan Lapurdin eta Nafarroa Beheran jendarmeek burututako polizia-operazioan atxilotutako 12 lagunetatik zazpi aske utzi dituzte.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bart libre geratu direnak Aritz Ortino, Orkatz Arano, Txomin Catalogne, Harri Idoate, Joseba Agirrebarrena eta Xan Beyrie dira. Azken hori Pautik Parisera hegazkinez eraman zuten eta epaileak kontrol judizialpean aske utzi zuen.

Gainerako gazteek (Ibai Agirrebarrena, Gilen Goiti, Eneko Etxegarai, Eki Erramundegi eta Jon Goio) atxilotuta jarraitzen dute, ustez Baionako komisarian.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, azken hilabeteotan Ipar Euskal Herrian egin diren polizia-operazioek agerian uzten dute "Frantziako Gobernua urduri dagoela, Euskal Herrian arazo politiko bat duela ohartu delako".

Azken egunetan ehunka lagunek parte hartu duten hainbat elkarretaratze egin dira Ipar Euskal Herriko toki ezberdinetan atxiloketak salatzeko.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa