Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Barne Ministerioa

4.500 polizia, Estatuko zona turistikoak zaintzeko

Erredakzioa

2009/07/02

Barne Ministerioak uda oro martxan jartzen duen operazio berezi honen bitartez, errepideetan, geltokietan, aireportuetan eta leku turistikoetan segurtasun-neurriak areagotuko dituzte.

Barne Ministerioak ''Uda 2009 Operazioa'' jarri du abian, udan Estatuko zona turistiko garrantzitsuenak zaintzeko asmoz, eta horretarako 4.500 agente erabiliko ditu.

Polizia kopurua areagotuta, ondoko helburuak lortu nahi dituzte: hiritarren segurtasuna sendotzea, atentatuak ekiditea eta delituak pairatzen dituzten pertsonak eraginkortasunez artatzea.

Atzotik eta irailaren 30a bitartean abian izango den 0perazio horretan Espainiako Poliziaren 3.042 agentek eta 1.425 guardia zibilek hartuko dute parte.

Barne Ministerioak uda oro martxan jartzen duen operazio berezi honen bitartez, errepideetan, geltokietan, aireportuetan eta leku turistikoetan segurtasun-neurriak areagotuko dituzte. Era berean, jende andana biltzen den ekimen eta ikuskizunak ere zorrotz zainduko dituzte.

Horrez gain, salaketak jartzeko izapideak erraztuko dituzte, atentatuak ekiditeko informazioa lortzeko bitartekoak sendotuko dira eta arreta maila ere handitu egingo dute.


Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa