Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Dimisioa

Alberto Saiz Espainiako Inteligentzia Zentroko zuzendariak dimisioa aurkeztu du

Erredakzioa

2009/07/02

Iturri batzuen arabera, "barne presioak" direla eta aurkeztu du dimisioa. Azken asteetan, kontu pribatuetarako diru publikoa erabili izana egotzi zioten, baina hark ukatu egin zuen Kongresuan. Felix Sanz Roldan jeneralak hartuko du haren kargua.

Alberto Saiz Espainiako Inteligentzia Zentroko (CNI) zuzendariak dimisioa aurkeztu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteari, zentroaren eta Exekutiboaren ospeak "okertzea" saihesteko, agiri batean jakinarazi duenez.

Saizi kontu pribatuetarako diru publikoa erabili izana egotzi diote azken asteetan, baina hark ukatu egin zuen Kongresuan egindako agerraldi batean.

Bere esanetan, "hausnarketa sakona eta lasaia" egin eta gero erabaki du dimisioa aurkeztea. Dena dela, iturri batzuen arabera, "barne presioak" direla eta utzi du kargua.

Carme Chacon Defentsa Ministroak Felix Sanz Roldan jenerala proposatuko du bihar, Ministroen Kontseiluan, Saizek utzitako lekua hartzeko.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa