Albisteak

Politika

Politika

Lehen bilera

Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanerako "aro berria" zabalduko dute

Erredakzioa

2009/07/03

Goizean egin duten bileran lankidetza akordioa sinatu dute Patxi Lopez lehendakariak eta Miguel Sanz Nafarroako presidenteak. Gai nagusiak AHGa, euskara eta EITB izan dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarlanerako "aro berri" bat zabalduko dutela iragarri dute gaur, Euskadi eta Nafarroaren arteko erlazioei "normaltasun" giroa emateko helburuarekin. Elkarlan hori "eskusartzerik" gabe egin behar dutela uste dute bi Gobernuek.&' || 'nbsp;

Izan ere, Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko inkomunikazioa apurtu egin dute gaur Patxi Lopez lehendakariak eta Miguel Sanz Nafarroako presidenteak. Izan ere, gaurkoa azken 13 urteetan lehendakari batek Nafarrora egindako lehen bisita ofiziala izan da.

Bilera horretan zehar, lankidetza akordioa sinatu dute, Iruñean. Abiadura Handiko Trena, euskararen sustapena edota EITBko hedabideak izan dira gai nagusiak.

Akordioari esker, "legeztatu" egingo dute ETBren emankizuna Nafarroan, lurreko telebista digitalaren bitartez.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldiaren ostean egindako agerraldian, Lopezek esan du EAEko biztanleak "aliatuak eta auzokide onak" izango direla nafarrentzat, "errespetua" oinarri hartuta "indarrak" batzea "onuragarri" izango dela.

Bere aldetik, Sanzek nabarmendu du akordioa "posible" dela EAE Nafarroaz jabetu nahi ez bada.

Arratsaldean, Patxi Lopez PSNren egoitzara joango da, eta bertan prentsaurrekoa eskainiko du Roberto Jimenez Nafarroako sozialisten idazkari nagusiarekin batera.

Bisita historikoa

Bere agintaldian, Ibarretxek hirutan bisitatu zuen Nafarroa, baina ez zen foru presidentearekin batzartu.

Sanzek eta Ibarretxek bi aldiz topo egin zuten Orreagan 1999an eta 2004an, Done Jakueren urteari hasiera emateko ekitaldietan. Azkenekoz 2008ko azaroan ikusi zutenez elkar, Endarlatsan.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa