Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Atxiloketak Frantzian

Ustezko hiru ETAko kide atxilotu dituzte Pauen

2009/07/04

Atxilotuak Asier Borrero, Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitia dira. Azken honi, besteak beste, Inaxio Uria eta Isaias Carrascoren hilketan parte hartu izana leporatu diote.

Frantziako Polizia judizialak eta Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu dituzte Pauen.

Ikerketa iturrien arabera, atxilotuak Asier Borrero, Itziar Plaza eta Iurgi Garitagoitia dira, azken hilabetetan ustezko ETAko kiderik bilatuenetakoak.

Atxiloketa Macieres auzoko kale batean gauzatu da ustezko hiru ETAko kideak merkatal zentro batetik irteten ari zirenean. Antza denez, polizia batek hiruetako bat ezagutu du MacDonalds batean zegoela&' || 'nbsp; eta jendarmeriara pasatu du abisua.

Atxilotu dituztenean, armatuta omen zihoazen eta material hainbat material informatikoa konfiskatu diete.

Zer leporatzen diete

Poliziaren ustez, Asier Borrero Calahorran Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako atentatuan parte hartu zuen. Borreroren emaztegaia zena, Inge Urrutia, orain dela gutxi atxilotu du Poliziak Huelvako kartzelatik ihes egiteko planean parte hartu zuelakoan.

Bestalde, Poliziaren arabera, Borrerok parte hartu zuen ekainaren 8an Monspellierren jendarmeekin gertatutako tiroketan.

Itziar Plaza bilbotarrak 28 urte ditu eta Urederra komandoaren kide izan omen zen. Jakitera eman diren datuen arabera, Garikoitz Aspiazu ''Txeroki''ren zuzeneko agintepean egondakoa omen da Itziar Plaza.


Hirugarren atxilotua Iurgi Garitagoitiari Inaxio Uria eta Isaias Carrascoren hilketan inplikaturik dagoela leporatzen diote.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa