Albisteak

Politika

Politika

Istilu larriak

8 atxilotu eta 7 zauritu Lekeition izandako istilu batzuetan

Erredakzioa

2009/09/07

Herrizaingo Sailaren arabera, istiluak gauerdian hasi dira, hainbat pertsona komisaria batean zeuden ertzainak iraintzen hasi direnean. Erantzun gisa, agenteak haien aurka oldartu dira.

Ertzaintzak zortzi pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean Lekeition (Bizkaia) jazo diren istilu larri batzuetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informatu duenez.

Zazpi pertsona zauritu egin dira, tartean buruan kolpea jaso duen ertzain bat eta agenteen pilotakadak jaso dituzten beste sei lagun.

Aipatu iturrien arabera, istiluak 00:30an hasi dira, hainbat pertsona herriko komisariara bertaratu eta barruan zeuden ertzainak iraintzen hasi direnean. Hori horrela, agenteak haien aurka oldartu dira, eta beste hainbat pertsonak manifestariekin bat egin dute.

Ondoren, herriko erdiguneko zenbait edukiontziri su eman diete eta kalteak egin dituzte hainbat banketxetan eta aseguru-etxetan, eta batzuk Batzokiari su ematen saiatu dira. Dena dela, suhiltzaileak azkar heldu dira eta kalteak handiak izatea galarazi dute.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa