Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Akordioa transferentzian

Gobernuak eta Jaurlaritzak akordioa lortu dute enplegu politikan

Erredakzioa

2009/09/08

Elkarlanerako Aldebiko Batzordeak erabaki du enplegu politika aktiboen eskuduntzaren transferentzia datorren urteko urtarrilaren 1ean egingo dela.

Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza "oinarrizko akordio" batera iritsi dira enplegu-politika aktiboen eskuduntzaren transferentziari dagokionez. Bada, transferentzia datorren urteko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Horixe da gaur arratsaldean izan den Elkarlanerako Aldebiko Batzordean hartu diren erabakietatik aipagarriena Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan.

Elkarlanerako Aldebiko Batzordea, administrazio bien (Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza) arteko harreman politikoen ardura duen organo nagusia da.

Patxi&' || 'nbsp;Lopez lehendakaria eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua Manuel Chaves Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroarekin batzartu dira gaur, transferitzeke geratzen ziren eskuduntzak aztertzeko.

Bilera Gasteizen egin dute, bi Gobernuen arteko Lankidetza Batzordearen baitan eta berebiziko garrantzia izan du, besteak beste, duela 11 urte ez baitzen honen gisako bilerarik egiten.

Batzordeak erabaki du transferentzia datorren urteko urtarrilaren 1ean sartuko dela indarrean. Horretarako, datozen asteotan, Batzorde mistoa egingo dela eman du jakitera Patxi Lopez lehendakariak batzarraren ostean egin duen hedabideen aurreko agerraldian.

Eusko Jaurlaritzak eskuratu nahi duen eskumen honen helburua, enplegu politika eraginkorren bidez, enplegua sortu, langileen prestakuntza hobetu, eta lanik gabe eta gizarteak baztertzeko arriskuan dauden lagunen aldeko politikak martxan jartzea da.

Gauzak horrela, Enplegu Poltika Aktiboak izeneko eskumena da enpleguaren arloan Eusko Jaurlaritzak izan dezakeen baliabiderik eraginkorrena; izan ere, eskumen hori lortuko balu, bere esku geratuko lirateke enpleguari eragiteko ezinbestekoak diren politikak.

Bada, aipatutako eskumena lortuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntza gehiago izango lituzke, INEMen eta Lanbide zerbitzuaren artean dauden bikoiztasunak koordinatuko lituzke eta, bide batez, baliabide ekonomiko gehiago izango lituzke enplegu politikak indarrean jartzeko.

Horrela, besteak beste, langabezian dauden taldeekin lan zehatzagoak egiteko aukera edukiko luke Jaurlaritzak.

Gauzak horrela, oraindik itxi gabe dagoen arren eta lan-taldeek xehetasunak egin behar dituzten arren, lehendakariak esan du enplegu politika aktiboaren eskumenen transferentziak 300 milioi euroko balorazio ekonomikoa izan dezakeela.


Hala, Gobernuko hirugarren presidenteordeak gogorarazi du EAE dela Espainian, enplegu eskuduntza aktiboak beregain hartuta ez duen erkidego bakarra, eta horixe berori dela krisialdi garaian langabeziari aurre egiteko tresnarik "eraginkor eta indartsuena".

Horrez gain, Gobernuak eta Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen barruan kanpo arazoetarako, Europar Batasunerako, azpiegituretarako, berrikuntzarako eta barne-arazoetarako lantaldeak sortzea adostu dute.



zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa