Albisteak

Politika

Politika

San Faustotan

Basaurik ETAko ikurrak erakusten dituzten txosnak itxiko ditu

Erredakzioa

2009/09/10

Txosnetan ETAko ikurrak edo kideen argazkiak jarriko ez dituztela idatziz onartzen dituztenak baino ez dituzte ontzat hartuko.

ETAko kideen argazkiak edo ikurrak erakusten dituzten txosnak itxiko dituztela esan du Basauriko Udalak. Loly De Juan alkatearen erabakiaren arabera, txosnetan ETAko kideen argazkiak jarriko ez dituztela idatziz onartzen dituztenak baino ez dituzte ontzat emango.

Erabaki hori betetzen ez dutenek isun ekonomikoei, lizentziaren baliogabetzeari eta epaiketei aurre egin beharko diete, El Correo egunkariak jakinarazi duenez.

Eusko Jaurlaritzaren "jaietan tolerantzia zero terrorismoarekin" asmoari jarraitzen dio Basauriko Udalak.

Basauri lizentziak ematerako orduan ETAko ikurrei aipamen zehatza egiten dien lehen Udala da. Orain arte, ordutegiei, zaratei eta elikagaien arauei baino ez zien jaramon egiten.

Loly de Juan

Aste honetan bertan bukatu du testua Udaleko zuzenbide-sailak. Lekeitioko istiluen ostean atera da erabakia.

Loly de Juan alkateak Lekeition gertatutakoak Basaurin ez errepikatzeko deia egin du.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa