Albisteak

Politika

Politika

Elkarrizketa

PSOEk Kontzertu Ekonomikoa blindatzea babestuko du Kongresuan

Erredakzioa

2009/09/21

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du Talde Sozialistak foru arauak lege bihurtzearen alde bozkatuko dutela Espainiako Parlamentuan.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia eta Administrazio Publikoetako sailburuak iragarri du PSOEk babestu egingo duela Kongresuan euskal Kontzertua blindatzeko.

Hain zuzen ere, Estatuko bi lege organikotan aldaketak egitea onartuko dute.

Proposamena Eusko Legebiltzarreko talde guztietatik dator, alboko erkidegoek eta zenbait sindikatuk Kontzertuaren aurka helegite gehiago aurkeztea saihesteko.

Cadena Ser irrati-katean eskainitako elkarrizketa batean, Mendiak gogorarazi du azken legegintzaldian Eusko Legebiltzarretik lege-proposamen bat igorri zela Diputatuen Kongresura. Proposamena urrian eztabaidatuko dute, foru arauak lege bihurtzeko helburuz.

EAJk nabarmendu du Kontzertua blindatzea ezinbestekoa dela Madrilen Aurrekontuak babesteko.

"Goiz" 2011ko hitzarmenetaz hitz egiteko

Bestalde, Mendiak adierazi du oraindik&' || 'nbsp; "oso goiz" dela 2011ko hitzarmenetaz hitz egiteko, bi urte barru izango diren udal eta foru hauteskundeen inguruan.

Horrez gain, gogora ekarri duenez, bere alderdiak beti nahiago izan du "hitzarmenei buruz hauteskundeen biharamunean hitz egitea, herritarrek hitz egin" ostean.

Ildo horretatik, Mendiaren esanetan, PSE-EEk "logikoki, erakundeetan emaitzarik onenak lortzea espero du. Hortik aurrera, ikusteko dago zer nolako itun eta hitzarmen lor daitezkeen, momentuz guk nahi duguna emaitzarik onenak lortzea da eta, noski baietz, hauteskundeetaz hitz egiteko goizegi da nire ustez".

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa