Albisteak

Politika

Politika

Kontzertuaren blindatzea

Alonso: "Kontzertuari buruzko erabakia hemen hartuko da"

Erredakzioa

2009/09/22

Bestalde, kontzertu ekonomikoaren blindatzearekin konpromiso "serio, irmoa eta eraginkorra" izatea eskatu dio Erkorekak PSOEri.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak igandean egindako adierazpenei buruz horrela mintzatu da Jose Antonio Alonso PSOEko bozeramailea. Izan ere, PSOEk ekimena Madrilen babestuko zuela iragarri zuen Mendiak. "Eusko Jaurlaritzak dioen guztia errespetagarria da, baina bozkatuko dena hemen erabakiko da", adierazi du Alonsok.

Eusko Legebiltzarrak kontzertu ekonomikoa blindatzeko proposamenari buruz Talde Sozialistak botoa "eztabaidatu" ez duela ziurtatu du Alonsok eta "itxaropen gehiegi" ez izatea eskatu du. Blindatzearen alde azaltzea Estatuko Aurrekontu Orokorretan EAJren babesa izatea ekarriko lioke PSOEri.

Era berean, Aurrekontuen lege-proiektua Ministroen Kontseiluak larunbatean onartu ostean, PSOE talde parlamentarioekin bilduko da, EAJ barne, baina ordura arte "ezin dezakegu baietz edo ezetz esan".

"Arazo tekniko nabariak"

Bestalde, kontzertu ekonomikoaren blindatzeak konpondu beharreko "arazo tekniko nabariak" planteatzen dituela onartu dio Elena Salgado Espainiako Gobernuko presidenteordeak EAJri.

Horrela azaldu du Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak prentsaurrekoan, Diputatuen Kongresuan, Salgadorekin bildu ostean. Edozein kasutan, kontzertu ekonomikoaren blindatzearekin konpromiso "serio, irmoa eta eraginkorra" izatea eskatu dio Erkorekak PSOEri. Blindatzea urriko bigarren astean Ganberan eztabaidatuko dute.

Eusko Legebiltzarrak proposamena aho batez onartu zuela gogorarazi du EAJko bozeramaileak, horregatik koherentzia eskatu die PSOEri eta PPri, beraien alderdiek EAEn bozkatutakoa babes dezaten.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa