Albisteak

Politika

Politika

Estatutuaren urteurrena dela eta

Ajuria Enearako 100 gonbidapen zozkatuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa

2009/10/06

Eusko Jaurlaritzak ehun herritarrekin ospatu nahi du Gernikako Estatutuaren 30. urteurrena. Urriaren 25a jaieguna izateko lanean jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak.

Eusko jaurlaritzak ehun gonbidapen zozketatuko ditu Gernikako Estatutuaren 30. urteurrena ospatu nahi dutenen artean. Datorren urriaren 25ean izango da ospakizuna Ajuria Enean.

Idoia Mendia Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez, datorren urriaren 25ean "orain arte garatutako Estatutuaren garrantzia azpimarratuko" dute, eta "oraindik bete gabe dagoena" eskatuko dute.

Hiritarrekin, erakundeetako ordezkariekin eta alderdi politikoekin ospatuko du lehendakariak egun hori.

Ospakizunera etorri nahi dutenek 902540425 telefonora deitu beharko dute edo www.euskadi.net Eusko Jaurlaritzaren web gunearen bitartez egin ahal izango dute.

Horrez gain, beste hainbat ospakizun egingo dituzte hiru hiriburuetan, baina Mendiak ez du zehaztu zer egingo duten.

Irailean Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen urriaren 25a jai eguna izateko lan egiten ari dela; egun horretan, Gernikako Estatutuaren erreferendumaren onarpena ospatzen da.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa