Albisteak
Politika
Erredakzioa
2009/10/13
Diputatuen Kongresuak Kontzertu Ekonomikoaren "blindatzea" babestuko du, azkenean PPk aldeko bozka emango ez duen arren.
Diputatuen Kongresuak Kontzertu Ekonomikoaren "blindatzea" babestuko du, azkenean PPk aldeko bozka emango ez duen arren.
Diputatuen Kongresuak babestu egingo du euskal Kontzertu Ekonomikoa, izan ere, PPk aldeko bozka egingo ez duela adierazi duen arren, (ez dute argitu kontra bozkatuko duten edo abstenitu egingo diren) PSOEk iragarri du neurriaren aldeko bozka emango duela.
Hala ere, euskal politikagintzako ordezkarien erreakzioak azkar iritsi dira eta besteak beste, Diputatuen Kongresuak Kontzertua PPren babesik gabe "blindatzeak" duen ondorioen inguruan mintzatu dira.
EAJk eusko Legebiltzarrarekin "leialak" izatea eskatu die taldeei
Josu Erkoreka EAJko Kongresuko bozeramaileak esan du bere gogobetetzea "erdizkakoa" dela, izan ere, Kongresuak Kontzertuaren blindatzea tramitera onartzea ona da, baina azpimarratu du talde politikoek "leialak" izan behar direla eusko Legebiltzarrarekin.
Erkorekak Kongresuko korridoreetan egin ditu adierazpenok Eusko Legebiltzarraren lege proposamenaren inguruko eztabaida amaitutakoan. Azkenean, lege proposamenak aurrera egingo du baina UpyD eta PPren babesik gabe.
Erkorekaren aburuz, gaurkoa aurrera pausoa da, baina gogobetetasuna "ez da osoa, zatikakoa eta mugatua da".
Sentsazio hori azaltzeko argudiatu du lehendabizi, Kongresuak ez duela ahobetez onartu Legebiltzarrean gertatu zen bezala eta dagoeneko "batzuk " (PPrengatik) "akordioa baztertzen" hasi direla.
Gainera, esan du gogobetetasuna ez dela erabatekoa izango EAJrentzat gaurko "hasierako puntua helmuga izan arte", eta erantsi du momentu bien artean hilabeteak iraungo dituen tramitazioa dagoela Kongresua eta Senatuaren artean.
PSEren ustez, Kontzertuaren "blindatzea" ez da "inondik inora ere" euskaldunen pribilegioak sendotzea
Jose Antonio Pastor PSEren eusko Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu du Kontzertu Ekonomikoa "blindatzeko" proposamenak ez duela suposatzen "inondik inora ere" euskaldunek espainiarrekin alderatuz pribilegioak dituztela, baizik eta, arautegi fiskalak duen tratamendua "berdindu" egiten dela "aldundien arauekin".
Modu horretan, azaldu du, aldundien araudiak beste edozein erkidegoko edozein legek duen legezko tratamendu bera izango lukeela.
Eztabaida amaitutakoan, eta bozketa baino lehen, Pastorrek deialdia egin du Diputatuen Kongresuan, eusko Legebiltzarrean gertatu zen bezala, ahobeteko akordioa lortzea tramiteak aurrera egin dezan.
Euskadiko PPko hiru diputatuak ez dira bozketan egongo
Euskadiko PPko hiru diputatuak ez dira Kongresuan egongo bozketaren unean, PPk ez baitu eusko Legebiltzarrak Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko egin duen lege proposamena babestuko, eta erabaki horrekin ados ez daudela adierazi nahi dute.
Oraindik PPk ez du argitu Kongresuan lege proposamenaren aurkako bozka egingo duten edo abstenitu egingo diren, baina hala ere, Euskadiko PPk prentsa-ohar baten bidez adierazi duenez, erabakia "errespetatu" egiten dute, baina, ez dute ezezkoa "partekatzen".
Alfonso Alonso, Jose Eugenio Azpiroz eta Ignacio Astarloa Ppko hiru diputatuak bozketan ez egotearekin, Euskadiko PPk Kontzertu Ekonomikoarekin eta euskal aldundiekin "beti izan duen konpromezua indartu" nahi du.
Euskadiko PPren ustez, euren alderdikideen erabakia, EAJk tramitazio hau eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak lotzearekin "tematu" izanaren eta "PSOEk gai bi hauek banatzeko erakutsi duen borondate ezaren emaitza" da.
"EAJk erabili duen planteamenduaren helburu bakarra Espainiako Gobernuari xantaia egitea izan da, izan ere, PSOEk euskal Kontzertu Ekonomikoaren alde egitea, Aurrekontuak babesteko ezinbesteko baldintza bezala erabili dute", azaldu dute prentsa-oharrean.
Euskadiko PPren ustez, erantzukizuna EAJrena da "xantaia aurkezteagatik" eta PSOErena "xantaia hori onartzeagatik".
NaBaik PPrenak bezalako "kontraesanak" aztertzeko "hausnarketarako" deialdia egin du
Uxue Barkos Nafarroa Baiko Kongresuko diputatuak esan du eusko Legebiltzarraren lege proposamenak aurrera egitearen alde dago eta gaitzetsi egin du "PPren hitzaldian kontraesanak daudela eztabaida zein Ganberetan den arabera ".
Ildo horretatik NaBaiko diputatuak PPrenak bezalako "kontraesanak" aztertzeko "hausnarketarako" deialdia egin du.
"Ez gabiltza geure egitura fiskalaren inguruko eztabaida bat irekitzen, geure berme juridikoen inguruan gabiltza; beraz, ez da eztabaida fiskala, juridikoa baino", erantsi du.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra