Albisteak

Politika

Politika

'Gurtel' auzia

PPren aginduak onartu eta Costa kargutik kendu du Campsek

Erredakzioa

2009/10/14

Valentziako Batzorde Exekutiboak erabakia hartu ostean bi zuzendaritzek desadostasunak agerian utzi zituzten, baina azkenean kargutik kentzea erabaki du Campsek.

Francisco Camps Valentziako PPko presidenteak alderdiko zuzendaritza nazionalaren aginduak bere egin ditu eta Ricardo Costa PPCVko idazkari eta bozeramailea kargutik kendu du.

Valentziako Batzorde Exekutiboak erabakia hartu ostean bi zuzendaritzek desadostasunak agerian utzi zituzten bart, baina azkenean kargutik kentzea erabaki du Campsek. Idazkari nagusiko kargua aldi baterako uztea proposatu zuen Costak batzorde horretan, PPk ''Gurtel'' auzian duen parte-hartzea ikertzea erabakitzen baldin bazuen.

Costa PPCVko idazkari nagusi berriz izatea "ezinezkoa" zela esan du goizean Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak, Costak izandako jarrera ikusita. Gainera, alderdian ardurak izaten jarraitzeko ahalegina bertan behera uzten ez badu, Costa militantziatik at geratzea ez du baztertu Cospedalek.

Madrildik Costa kargutik kentzeko eskatu ostean, Camps Valentziako Parlamentura joan da goizean, bertan Costarekin eta talde parlamentarioarekin bildu da, eta kargutik kentzeko erabakiaren berri eman die.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa