Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Kale-indarkeria

Kaputxadun talde batek autobus bati su eman dio Bilbon

Erredakzioa

2009/10/17

Gidaria ibilgailutik atera ostean lau kaputxadunek molotov koktelekin autobusari eraso egin diote. Bestalde, lau edukiontzi erre dituzte ezezagunek Donostian.

Lau kaputxadunek autobus bati su eman diote gidaria ibilgailutik jaistera behartu ostean, Bilbon, Rekalde auzoko Cicunvalacion kalean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gidaria zen autobuseko bidaiari bakarra.

Erasoa 22:05ean gertatu da eta kaputxadunek molotov koktelekin eraso egin diote ibilgailuari.

Era berean, autobusetik gertu zen etxebizitza hustu behar izan dute, sutea oso hurbil zelako.

Gutxienez beste bi ibilgailu, linea elektrikoa eta telefonoaren kableak kaltetu ditu suak.

Edukiontziak Donostian

Bestalde, ezezagun talde batek lau edukiontziri su eman die Donostiako Virgen del Carmen kalean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria 18:30 aldera jazo da, iturri berdinaren arabera.


Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa