Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Kale-erasoa

Zenbait kontainer eta kutxazain erre dituzte Ondarroan

Erredakzioa

2009/10/17

Atzo Bilbon eta Donostian ere istiluak egon ziren. Bizkaiko hiriburuan lau kaputxadunek autobus bati su eman zioten eta Donostian lau kontainer erre zituzten.

Zenbait kontainer eta kutxazain automatiko erre dituzte Ondarroan (Bizkaia), Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.
Erasoak 23:30 inguruan jazo ziren, jende talde batek Artabide kalean hainbat kontainer gurutzatu zituztenean.

Ondoren, hainbat molotov koktel jaurti zituzten BBVAko, La Caixako eta Euskadiko Kutxako kutxazain automatikoen kontra.

Atzo Bilbon eta Donostian ere istiluak egon ziren. Bizkaiko hiriburuan lau kaputxadunek autobus bati su eman zioten gidaria ibilgailutik jaistera behartu ostean, Rekalde auzoan.

Donostian, 18:30ak aldera, lau kontainer erre zituzten Karmengo Andre Mariaren kalean.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa