Albisteak

Politika

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Urkullu:"Estatutua bete gabe dago eta, beraz, ezin da ezer ospatu"

Gaizka Palacios

2009/10/22

Gauzak horrela, EAJk larunbatean egingo du Estatutua oroitzeko ekitaldia Gernikan eta, ondorioz, uko egingo dio Eusko Jaurlaritzak iganderako antolatu duen ospakizun-ekimenean parte hartzeari.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak uste du ez dela "koherentea, ezta leiala ere" Estatutuaren 30. urteurrena ospatzea, "oraindik bete gabe dagoelako".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan azpimarratu duenez, urriaren 25a "oroimenerako eta aldarrikapenerako eguna da, baina ez ospakizunak egiteko". Ildo horretan, azken 30 urteotan Eusko Jaurlaritzak antolatu dituen ekimenak "Estatutua betetzea eskatzeko" ekitaldiak izan direla nabarmendu du.

Gauzak horrela, EAJk larunbatean egingo du Estatutua oroitzeko ekitaldia Gernikan, Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekimen ofizialaren bezperan, hain zuzen ere.

PSE eta EAJ zenbait gaitan liskarretan ari diren arren, aurrekontuei dagokienez akordioetara heldu direla eta, Urkulluk esan du beste arlo batzuetan ere adostasunetara iritsi direla, baina kritikatu du "PSEk interesatzen zaionean" ematen dituela amaitutzat hitzarmenak.

Era berean, "oraindik PSEren gobernu-programa edota lan-egutegia" ezagutzen ez ditugula salatu du. "PSE eta Alderdi Popularraren artean oinarrizko akordio bat dagoela baino ez dakigu". Nolanahi ere, "hori guztia albo batean utzita, aurrekontuak eztabaidatu ditugu eta krisi egoera larri honetan erantzukizunez jokatu dugu", erantsi du.


''Alakrana''ren bahiketa

Beste alde batetik, Urkulluk uste du "nahasia eta kezkagarria" dela ''Alakrana'' ontziaren bahiketaz egiten ari diren kudeatze judiziala; izan ere, "epaileen artean ere ezberdintasunak daude, Garzonek iritzi bat du eta Bermudezek beste bat eta, ondorioz, era batera edo bestera kudeatzen dute auzia".

Gauzak horrela, kezkatuta agertu da egoera horrek "Espainiako Gobernuak bahitzaileekin izan beharko lukeen negoziazioan eragina izan dezakeelako".

Pilar Unzalu sailburuak egindako adierazpenek sortutako polemikaren harira, harrituta agertu da Eusko Jaurlaritzak erakutsitako jarreraz, Bermeoko elkarretaratzearekin "Baionako eta Galiziako alkateek ere bat egin dutelako eta bahituak askatzea exijitzeko kontzentrazioa delako.


Donostiako manifestazioa eta balizko polo soberanista

Bestalde, eta joan den larunbateko manifestazioan EAJk parte hartu izanak sortu duen hika-mikaren harira, Urkulluk azaldu du "manifestazioa deitzeko arrazoiak aintzat hartuta" erabaki zuela EAJk bertan egotea, "eta ez alderdi batzuen ondoa egoteko".

Horrez gain, Rodolfo Aresen hitzek baino gehiago, Alfredo Perez Rubalcabaren adierazpenek egin ziotela min esan du. Manifestaziora joanda, EAJk "ETAren estrategia politiko-militarra babesten" duela adierazi zuen Barne ministroak.

Ezkerreko alderdi abertzaleek balizko polo soberanista EAJren parte-hartzerik gabe sortzeko aukeren harira, berriz, Urkulluk esan du horrek ez diola kezkarik sortzen. "Ezker abertzalea deiturikoak arerio politikotzat izan gaitu beti eta bere obsesioa EAJ gainditzea da", gehitu du.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa