Politika
Manu Gimenez
2009/10/23
Demokraziarako trantsizioak egungo euskal autogobernuaren euskarria izan dena ekarri zuen. 1979ko urriaren 25ean, euskal gizarteak, erreferendumez, oraindik erabat garatzeke dagoen araua onartu zuen.
Albisteak (1)
30 urte dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuari erreferendumean ''bai'' esan ziotela. 1979ko urriaren 25ean, boto-eskubidea zuten herritarren % 58,28k botoa eman zuten. Ia aho batez eman zioten babesa testuari (% 90,29k alde bozkatu zuen eta % 5,14k kontra), 10 boto-emailetatik 9k baietz erantzun baitzioten galdera honi: "Euskalerriarentzako Autonomia Estatutoaren egitamua onartzen al duzu?".
1978ko abenduan, Espainiako Konstituzioa onartu ondoren, euskal erakundeak eta alderdi politikoak lanean jarri ziren estatutu berri bat idazteko, baina Nafarroa kanpoan geratu zen bertako alderdiak kontra agertu baitziren. Francoren diktaduraren ostean, 1977ko ekainaren 15ean ospatu ziren lehenengo hauteskundeetan aukeratutako Legebiltzarkideen Biltzarrak egin zituen negoziazioak. Azkenean, EAJk aurkeztutako proiektua izan zen oinarri hartu zutena eta horren gainean hainbat zuzenketa egin zituzten.
Negoziazio azkarrak
Hala, urte bereko abenduaren 24an, negoziazio azkar eta bizi batzuen ostean, Legebiltzarkideen Biltzarrak, Donostian bilduta, Estatutuaren testua onartu zuen aho batez. Txiki Benegasek (PSE) berak urte batzuk geroago onartu duenez, "oso garai aberatsa izan zen. Egunero egin behar genuen politika. Dena hitzartu beharra zegoen".
Adostasuneko testua onartu eta bost egunera, 1978ko abenduaren 29an, ekitaldi instituzionala egin zuten Gernikan, proiektua Madrilera bidali baino lehenago.
Kanpaina bateratua eta erreferenduma
"Adiskidetzearen Estatutua" bezala ezagun denaren erreferenduma oso giro liskartsuan egin zen. ETAren atentatuen (militarra eta politiko-militarra bakoitza bere aldetik) eta Poliziaren errepresioaren ondorioz hainbat pertsona hil ziren. Giro gatazkatsu horren adibide argia da Manuel Fraga Alianza Popularreko buruzagiak Kongresuari egin zion eskakizuna: salbuespen egoera ezartzeko eskakizun formala egin zuen erreferenduma egin baino bi aste lehenago.
Estatutuaren aldeko alderdiek (EAJ, PSE-PSOE, EPK, PTE-ORT, ESEI, ANV, EE eta EKA), UCDk izan ezik, kanpaina bateratua egin zuten; HBk, KASek eta EMK-k, berriz, abstentzioa eskatu zuten Estatutuan autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasuna (Euskal Herriko zazpi lurraldeak) babesten ez zelako. Alianza Popularrek kontra bozkatzeko deia egin zuen, "Estatuaren zatiketa" bizkortzen zuen testua zelako eta "aberri eta nazio komunaren errealitatea" goraipatzen ez zuelako.
Gernikako Estatutuaren aldekoek botazioaren emaitza ospatu zuten, izan ere, 10 boto-emailetik 9k alde bozkatu zuten.
Zubia Txostena eta emateke dauden eskumenak
Baina 30 urte geroago, Gernikako Estatutuaren eskumen asko oraindik ez dizkiote Eusko Jaurlaritzari eman. Estatutuaren lehenengo urteetan, Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak, CiUk eta EAJk konstituziokontrakotasun-errekurtsoa aurkeztu zuten Autonomia Prozesuaren Armonizazioari buruzko Lege Organikoaren kontra. LOAPA izeneko legean agertzen zenez, eskumenen transferentzia mailaka egin behar zen, erkidego bakoitzaren gaitasunaren arabera. Konstituzionalak onartu egin zuen helegitea eta Estatutuak bere bidea egiten jarraitu zuen.
Baina eskumenak emateko abiadura mantsoa ikusita, Joseba Zubia EAJren Jaurlaritzako sailburu ohiak Zubia Txostena izenaz ezagutu zena idatzi zuen. Estatutuak bere gain hartzen zituen eskumenen zerrenda agertzen zen bertan, eta oraindik emateke geratzen ziren transferentzien zerrenda zehazten zen.
Eusko Legebiltzarrak 1993an onartu zuen txosten horretan agertzen ziren 54 eskumenetatik, egun 36 daude oraindik emateke.
Administrazio Publikoaren Ministerioak emandako datuen arabera, 1978tik 1982ra (Gobernuan UCD zegoela) eskumenak emateko 43 dekretu onartu zituzten, 1983an bi gehiago eta 1984an bat ere ez. 1985ean legegintzaldi osorako akordioa sinatu zuten EAJk eta PSEk, eta horrek eskumenak emateko beste 20 dekretu ekarri zituen. 1987 eta 1994 artean, alderdi horiek koalizio-gobernua adostu zuten eta EAEra 16 eskumen gehiago iritsi ziren.
1996an, Jose Maria Aznar PPren buruzagia jeltzaleen botoei esker iritsi zen Gobernura. Hori dela eta, Estatutuaren garapenak beste bultzada bat izan zuen eta 1999ra arte beste 9 eskumen eman zituzten.
Orain, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak iragarri du Enplegu Politika Aktiboen eskumena Jaurlaritzaren esku utziko duela, eta hainbat sailburuk esan dute eskumen hori 2010eko urtarrilaren 1ean emango dutela.
Ospakizunak
Jaurlaritzak, erakundeek eta alderdi konstituzionalistek (PSE, PP eta UPyD) Gernikako Estatutuaren 30. urteurrena ospatuko dute Ajuria Enea Jauregian egingo duten ekitaldi instituzional batean.
Patxi Lopez lehendakariak 100 herritarrekin ospatuko du eguna, baina erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak ere izango dira bertan.
EAJk, bere aldetik, urteurrenaren bezperan ekitaldia egingo du Gernikan bertan, Estatutua bete dezatela aldarrikatzeko.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Joera
Asteartea 14
Asteazkena 15
Osteguna 16
Ostirala 17
Larunbata 18
Igandea 19
Ikusiena
9394 bisita
Beso entre Omar y Vero y la reacción de Lujanbio | El Conquistador
6673 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
4399 bisita
2607 bisita
1821 bisita
Avance de El Conquistador | ¿Cuánto pesan los conquistadores?
1794 bisita
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
1784 bisita
Vídeo de El Conquistador. Bronca entre Bárbaro y Julen Madina
1444 bisita
El Conquis 2012: Las chicas hablan de la tanga de la Gran Danesa
1333 bisita
930 bisita
785 bisita
Trucos de cine | Técnicas de los actores para llorar | La noche de
750 bisita
691 bisita
682 bisita
573 bisita
563 bisita
526 bisita
'Euskadi Directo': La felicidad de los aficionados del Mirandés
444 bisita
Migueliz se lesiona la espalda en el Juego | El Conquistador
88 bisita
46 bisita
Entrevista al oncólogo pediátrico Alberto Martí Bosch, en 'Hágase la Luz'
41 bisita
Itziar Atienza: Ki-ku es mi clave para definir a un tio bueno
24 bisita
23 bisita
13 bisita
13 bisita
Gure Musika: Kerobia, Araban Bagare eta Gaua Project, Bat -04/06
12 bisita
10 bisita
10 bisita
9 bisita
8 bisita
'Método Arrieta'. Comunicación Visual basado en la lectura ocular
8 bisita
7 bisita
7 bisita
7 bisita
6 bisita
6 bisita
1805 bisita
Especial reportaje sobre el Athletic | Trayectoría en la Copa del Rey
1567 bisita
Vídeo de afición del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés (6-2)
1549 bisita
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
1415 bisita
Vídeo de los mejores momentos del Athletic-Mirandés | Copa del Rey
994 bisita
Vídeo de celebración del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés 6-2
920 bisita
Vídeo del monstruo del lago Ness islandés | Lagarfljótsormurinn
867 bisita
Vídeo de salida del autobús del Athletic | Athletic-Mirandés en Copa
830 bisita
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
703 bisita
Vídeo de aficionados del Athletic en Pozas | Athletic-Mirandés en Copa
567 bisita
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
566 bisita
554 bisita
Vídeo de la colonia de Bilbao de Jimmy Boyd | Agua Nueva de Bilbao
475 bisita
Entrevista de eitb.com a Lourdes Gómez de Segura | El Conquistador
415 bisita
'Platooning'aren bideoa | Tecnalia eta etorkizuneko gidatzearen bideoa
345 bisita
299 bisita
Vídeo de aficionados del Athletic haciendo cola en San Mamés
294 bisita
Vídeo de la nevada en Vitoria-Gasteiz | Vídeo del tiempo en Euskadi
263 bisita
Vídeo del incendio en Azkoitia | Desalojados varios inmuebles
729 bisita
Reportaje De La Aanduva a la final | Copa del Rey | Athletic Club
491 bisita
LLorente quiere quedarse en el Athletic | Video del Athletic
338 bisita
Athletic-Mirandés | Infante realiza la ofrenda al busto de 'Pichichi'
238 bisita
Vídeo Copa del Rey | Mirandés-Athletic: Niños cantan himno de Mirandés
214 bisita
Iraola quiere el Bernabéu para la final de Copa | Video del Athletic
188 bisita
Video Athletic-Mirandés (6-2) | Declaraciones de Bielsa | Copa del Rey
173 bisita
Vídeo de la previa del partido de Copa del Rey Athletic-Mirandés
166 bisita
Vídeo de declaraciones de Contador | El TAS sanciona a Contador
160 bisita
Vídeo de entradas agotadas para el Athletic-Mirandés | Semifinal Copa
153 bisita
Vídeo de montaña | Altitoy Ternua 2012, la belleza de los Pirineos
123 bisita
122 bisita
Vídeo de Miranda de Ebro | Mirandés-Athletic Copa ambiente previo
102 bisita
Vídeo de los goles del partido Amorebieta-Gimnástica Torrelavega (4-1)
98 bisita
94 bisita
92 bisita
Video de deportes | Copa del Rey | Mirandés-Athletic Club de Bilbao | Carlos Pouso
78 bisita
Titín-Merino vs Irujo Barriola (22-19) | Campeonato de Parejas
76 bisita
Vídeo del Athletic | Declaraciones Pouso entrenador del Mirandés
339 bisita
281 bisita
203 bisita
202 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj en el vídeo Give me all you luvin'
189 bisita
163 bisita
Vídeo de homenaje Whitney Houston en los Grammy | Whitney Houston
160 bisita
122 bisita
Bruce Springsteen presenta el videoclip de We take care of our own
99 bisita
Vídeo de actuaciones de la gala de los Grammy | Vídeo premios Grammy
99 bisita
96 bisita
93 bisita
Kasabian y Suede en directo en el Bilbao BBK Live, el domingo en ETB3
83 bisita
81 bisita
79 bisita
Vídeo de Adele en Adele los Grammy | Adele se lleva seis Grammy
68 bisita
67 bisita
65 bisita
Aita, zonbia naiz, animaziozko film luze onena Gijongo zinemaldian
77 bisita
Gaztearen asteburuko proposamena: Michel Telo, Ai se eu te pego
63 bisita
57 bisita
Bideoklipa l Itziarren Semeak taldearen ''Gau luzeak'' kantua
55 bisita
La Jungla Sonoraren 5.000. saioaren festa, gaur ''Gaztea Live''n
50 bisita
48 bisita
Kasabianek eta Suedek BBK Liven emandako kontzertuak, igandean ETB-3n
41 bisita
Adeleren Someone like you, Maria Izaga aramaioarraren ahotsean
40 bisita
32 bisita
29 bisita
28 bisita
27 bisita
Grammy sarien galako kontzertu onenen bideoa | Grammy sarien bideoa
27 bisita
Michel Teloren Ai se eu te pego arrakastatsua, orain ingelesez
26 bisita
The Mars Volta, Neon Trees eta Japanese Voyeurs, igandean ETB-3n
25 bisita
25 bisita
25 bisita
24 bisita
© EITB - 2012 - Lege Oharra