Albisteak

Politika

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSEk eta PPk adostutako aurrekontuak babestetik hurbil dago EAJ

Erredakzioa

2009/10/27

Bestalde, Abortuaren Legearen erreforma babesteko, testuari EAJk egingo dizkion zuzenketa partzialak onartu beharko dituztela adierazi du Andoni Ortuzarrek.

Andoni Ortuzarrek gaur jakinarazi duenez, "oinarri zabaleko aurre-akordio bat dago" Eusko Jaurlaritzak Alderdi Popularrarekin adostu dituen aurrekontuak babesteko. Iñigo Urkullu EAJren presidenteak ETB adierazi duenez, Jaurlaritzaren, diputazioen eta udalen aurrekontuak onartzeko akordio hori asteburua baino lehen itxi daiteke.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Ortuzarrek erantsi du EAJ eta Alderdi Sozialistaren arteko elkarrizketa "oso aurreratuta" daudela eta oinarrizkoan puntuetan aurre-akordio batera iritsi direla dagoeneko.

EAJren buruzagiak azaldu duenez, euren helburua ez da "zuzenketa jakin batzuk aldatzea", "gure helburua akordio makroekonomiko bat erdiestea da, krisiari aurre egiteko erakunde guztiak norabide berean jartzeko".


Abortuaren Legearen Erreforma

Bestalde, EAJk Abortuaren Legearen erreforma babesteko, testuari egingo dizkion zuzenketa partzialak onartu beharko dituztela azpimarratu du.


Ortuzarrek esan duenez, EAJ "ez da abortuaren aldekoa", baina "errealitate bat da urtero Euskadin nahiz kanpoan abortatzen duten gazteak milaka direla". Bere iritzian, praktika hori erregulatzen duen legea "zahartuta geratu da" (24 urte ditu arauak), "eta pertsonei nahiz osasun arloko profesionalei babes juridikoa eman behar zaie".

EAJk ez du osoko zuzenketarik egingo; baina, aldiz, zuzenketa partzialak aurkeztuko ditu. "Bizitza-eskubidearen eta norbere sexualitatea libreki aukeratzeko eta ugalkortasuna babesteko oreka bat lortu behar da", adierazi du.

Gauzak horrela, zuzenketa partzial horiek aurrera egiten ez badute, EAJk ez du erreformaren alde bozkatuko.



Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa