Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Gürtel auzia

PPk alderditik bota du Ricardo Costa bere "jarreragatik"

Erredakzioa

2009/10/29

Alderdiko zuzendaritzak behin behineko neurri gisa hartu du erabakia, izan ere, PPren buruzagi ohiak PPren Valentziako idazkari nagusi jo du gaur bere burua, eta ez da.

PPren zuzendaritza nazionalak alderditik bota du behin behinean Ricardo Costa PPren Valentziako idazkari nagusi ohia bere "jarreragatik". Izan ere, gaur, PPren buruzagi ohiak PPren Valentziako idazkari nagusi jo du bere burua, baina ez da ''Gürtel auzian'' izan zituen ardurengatik kargutik kendu zutelako.

PPk azaldu duenez, Alfonso Alonso Eskubideen eta Bermeen Batzorde Nazionaleko presidenteak eta Carlos Argos organu horretako idazkari nagusiak "premiazko" bilera egin dute gaur goizean Costaren "jarrera" aztertzeko.

"Nire ustez, militante eta idazkari nagusi naizen aldetik, garrantzitsua da alderdiko zuzendaritza nazionalak azken urteotan egin dugun kudeaketa berrestea, idazkari nagusi moduan egin dudan lana berrestea eta militante, herritar eta idazkari nagusi bezala izan dudan jarrera zintzoa goraipatzea", adierazi du Costak gaur goizean bertan.

Espedientea

PPren Eskubideen eta Bermeen Batzordeak Costa "behin behinean alderditik botatzea eta diziplina espedientea irekitzea" erabaki du, "militante guztiek alderdiaren irudiari edo barne araudiari kalte egin diezaioketen adierazpenIk ez egiteko duten beharragatik".

PPren agirian agertzen denez, Mariano Rajoy PPren presidenteak Batzorde Betearazlearen bilera deitu du azaroaren 3rako.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa