Albisteak

Politika

Politika

Costa kanporatu ostean

Rajoyk PPn bi "arazo" daudela onartu du: Gürtel eta Madrilgo PP

Erredakzioa

2009/10/30

Popularren presidenteak batzorde nazionalaren bilera deitu du azaroaren 3rako gai horien inguruan eztabaidatzeko, izan ere, pazientzia agortzen ari zaiola ohartarazi du.

Mariano Rajoy PPren presidenteak onartu egin du bere alderdiak bi arazo dituela: "Gürtel auziaren ustelkeria" eta Madrilgo PPren barruan dauden eztabaidak. Azken "arazo" hori konpontze aldera, batzorde nazionalaren bilera deitu du azaroaren 3rako, izan ere, pazientzia agortzen ari zaiola ohartarazi du.

Rajoyk Murtziako PPren batzar batean egin zituen adierazpenok atzo. Bertan 2010erako Estatuko aurrekontuak eta zerga igoera aztertu zituzten besteak beste.

Gürtel auziari dagokionez, Rajoyk esan du "inola ere ez" duela onartzen ustelkeria eta "nazkagarria" iruditzen zaiola, hori dela eta, argi adierazi du: "Alderdiko norbaitek behar ez duen zerbait egin badu, ezin du PPko kide izaten jarraitu".

Madrilgo PP

Manuel Cobo Madrilgo alkateordeak (PP) egin zituen adierazpenen harira (Esperanza Aguirre Madrilgo Gobernuburuak Caja Madrideko presidentea berriro izendatzea kritikatu zuen), azaroaren 3rako alderdiko batzorde nazionalaren bilera deitu duela esan du, eta bertan "gauza onartezinak zeintzuk diren" esango du eta "PPko militanteek eta kargudunek erantzunak jasoko dituzte".

"Badakit PPko militanteek eta kargudunek zer pentsatzen duten. Datorren asteartean erantzungo diet. Alderdiko militantziari zor dioten errespetuaz hitz egingo dut. Interes orokorraz eta leialtasunaz hitz egingo dut", adierazi du Rajoyk.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa