Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

'Gürtel'

Antonio Clemente izango da Valentziako PPren idazkari nagusi berria

Erredakzioa

2009/11/02

Valentziako Parlamentuko egungo presidenteordeak ordezkatuko du 'Gurtel auzia' dela eta kargua galdu zuen Ricardo Costa. Batzorde Erregionalaren erabaki izan da.

Antonio Clemente Valentziako Parlamentuko egungo presidenteordeak ordezkatuko du Ricardo Costa PPren idazkari nagusi moduan, Francisco Camps Valentziako PPren presidenteak hala proposatuta, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.

Batzorde Erregionalaren bileran hartu dute erabakia. ''Gürtel auzia'' dela eta Costa kargugabetu eta alderditik behin behinean bota ondoren alderdiak bizi duen egoera aztertzeko egin dute batzarra.

Alderdiaren organigrama berriaren buru izango da, beraz, Antonio Clemente eta Rafael Blasco izango da alderdiak Parlamentuan izango duen bozeramailea, Immigrazio eta Hiritartasun kontseilari ere izaten jarraituko badu ere.

4 boto kontra

Valentziako PPren Batzorde Erregionala 50 minutuz bildu da eta Francisco Camps presidenteak proposatutako karguak onartu egin dituzte, nahiz eta kontrako lau boto jaso.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa