Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Euskal curriculuma

Hezkuntza plan berriak gaztelania eta euskara parean jarriko ditu

Radio Euskadi - ETB

2009/11/03

Horrez gain, Jaurlaritzak iragarri dituen aldaketen arabera, 'Euskal Herria' kontzeptua liburuetatik kenduko dute bere zentzu politikoan.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak euskal curriculum berrian egingo dituzten aldaketen berri eman du gaur. Edozein motatako "doktrinamendua" ekiditeko eta euskara eta gaztelania maila berean egoteko helburuarekin, euskara ez da komunikazio-hizkuntza nagusia izango; testu liburuetatik ''Euskal Herria'' ezabatuko dute kontzeptu politiko bezala erabiltzen denean; eta indarkeria argi eta garbi errefusatzea beharrezkoa izango da.

Celaak azaldu duenez, ikastetxeak "doktrinamendu gune bezala erabiltzeko tentazioa" eta hizkuntzen erabilera "sektarioa" ekiditeko egin nahi dituzte aipatu aldaketak..

Horrela, euskara eta gazteleraren arteko "elebitasun orekatua" bilatu nahi dute. Honen harian, kanpotik datozen ikasleek euskara ez ikasteko edo ebaluaketarik egin behar ez izateko aukera izango dute. Nolanahi ere, kasuan kasu aztertuko da.

Gainera, testu liburuetan ''Euskal Herria'' hitzaren erabilera zuzendu nahi du Hezkuntza Sailak. Euskal Herria kontzeptua kultura eta hizkuntza eremuetarako erabiliko da. Errealitate politiko-administratiboaz aritzean, ''Euskadi'' erabili beharko da.

Bestalde, giza-eskubideen tratamenduan ere aldaketak egin nahi dituzte, curriculumak indarkeriaren aurkako jarrera argia jaso dezan eta biktimekiko enpatia bultzatuz eskola guztietan.

Celaak gaur aurkeztu dituen dokumentuak EAEko Eskola-kontseiluan aztertuko dituzte datozen bi hilabeteotan. Ondoren Jaurlaritzaren eskuetara itzuliko dira eta Gobernu Kontseiluak onartu egin beharko ditu. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute.

EA

Bestalde, "elebitasuna lortzeko bidean azken urteetan emandako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzea" egotzi dio Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak Hezkuntza sailburuari.





webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa