Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Enbaxadoreen bisita

Kanpo harremanetan irizpide sozialak erabiliko ditu lehendakariak

Erredakzioa

2009/11/02

"Irizpide sozialak, ekonomikoak, turistikoak eta kulturalak" gailenduko dira Jaurlaritzaren ekintzan, Lopezen hitzetan, "nortasun gurari edo asmo antzuen gainetik".

Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetan irizpide sozialak edo ekonomikoak gailenduko dira "nortasun gurari edo asmo antzuen gainetik", adierazi du gaur Patxi Lopez lehendakariak. Era berean, EAEko garapenari laguntzeko "Europar Batasuneko parte-hartze handiago bat" eskatu du lehendakariak.

Leioako (Bizkaia) Artaza Jauregian egin ditu adierazpen horiek Lopezek, EBk Espainian dituen 14 enbaxadoreen ordezkaritzaren aurrean. Enbaxadoreak gaur eta bihar EAE bisitatzen ari dira.

"Eusko Jaurlaritzak kanpo harreman egokiago batzuk bultzatuko ditu", azpimarratu du agintariak. "Irizpide sozialak, ekonomikoak, turistikoak eta kulturalak" gailenduko dira Exekutiboaren ekintzan, Lopezen hitzetan, "nortasun gurari edo asmo antzuen gainetik".

Espainiako Gobernuarekin eta Europarekin akordioetara heltzeko borondatea azaldu lehendakariak, "gatazka bilatzeko obsesioarekin bukatu nahi dugulako". Helburua Euskadiren garapenari laguntzeko EBko erakundeekin "zubiak ezartzea" delako, erantsi du.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa