Albisteak

Politika

Politika

Aldaketak Hezkuntza sisteman

Mendia: "Hezkuntza plan berriak ez du euskara arriskuan jartzen"

Erredakzioa

2009/11/03

Alderdi Popularraren iritzian, Hezkuntza planeko dekretu berriak "bide onetik doaz". EAJk, berriz, aurreko Gobernuari "doktrinamendu nazionalista" leporatzea "gehiegikeria" dela esan du.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur azpimarratu duenez, Hezkuntzarako diseinatu dituzten dekretu berriek "ez dute euskara arriskuan jartzen" eta, beraz, "ez dago alarmarako arrazoirik".

Aldaketa horiek babestez gain, "D ereduak martxan segituko" duela nabarmendu du.

Mendiaren hitzetan, "ez da ona Hezkuntza etengabeko gatazkan egotea". Ildo horretan, dekretu berriek lege betetzen dutela eta adostasunaren ondorio direla adierazi du. "Tontxu Campos aurreko Hezkuntza sailburuak apurtu zuen adostasun hori argitaratu zituen dekretuen bitartez", erantsi du.
Arantza Aurrekoetxea EAJko legebiltzarkideak "gehiegizkotzat" jo ditu Isabel Celaaren hitzak, izan ere, ikastetxeetan "doktrinamendu nazionalista" egitea leporatu zion Ibarretxeren Gobernuari.

"Atzokoan egindako adierazpenak tokiz kanpo daude. Gehiegizkoak dira eta haserrea eta amorrua baino ez dute eragiten gizartearen hainbat esparrutan", nabarmendu du.
Bestalde, Eusko Alkartasunak ere gogor kritikatu du plan berria. Azken urteotan "benetako elebitasunaren alde" egindako bidea "arriskuan jartzen ari da Jaurlaritza", salatu dute.


Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiaren iritzian, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza sisteman ezarri nahi dituen dekretu berriak "bide onetik doaz", eta ''Euskal Herria'' terminoa hizkuntza eta kultura esparruei aipu egiteko erabiltzea onargarria dela esan du.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak atzo azaldu zuenez, euskara eta gaztelera maila berean izango dira "doktrinamendu nazionalista ekiditeko" eta ''Euskal Herria'' kontzeptua ez da erabiliko esparru politiko-administratiboari aipu egiteko.

Oyarzabalek ETBn egindako elkarrizketan esan duenez, "Alderdi Popularrean arrazoizkoa iruditzen zaigu ''Euskal Herria'' terminoa erabiltzea, betiere hizkuntza esparru bati edo errealitate kultural bati aipamena egiteko bada".

Buruzagi popularraren aburuz, aurreko gobernuek "doktrinamendu politikoa" egiteko erabili zituzten ikastetxeak eta oraingo Jaurlaritzak "eskolak despolitizatu nahi ditu".

Euskara babestearen alde agertu da, "baina inposaketa sahiestuz". Orain arte izan diren dekretuak "inposizioarenak" izan direla adierazi du, "euskara hezkuntza sistemaren hizkuntza nagusi bihurtzen zuelako eta gaztelera eskoletatik ezabatzen zuelako".

Euskal aurrekontuak

Bestalde, Oyarzabalek zehaztu du Alderdi Popularrak Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko ezinbestekoa izango dela zorra mugatuta egotea. Nolanahi ere, PSEk horretarako konpromisioa hartu zutela gaineratu du.

Ildo horretan, PPk Gobernu sozialistari bere babesa ez diola "begiak itxita" emango azpimarratu du, "EAJk ez bezala".



Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa