Albisteak

Politika

Politika

Biktimen Legea

Arrigorriagan ezingo dituzte jarri 'Argala'ren omenezko plakak

Erredakzioa

2009/11/03

EAEko Justizia Auzitegi Gorenak baztertu egin du plakak kentzea agintzen zuen autoaren kontrako helegitea, izan ere, biktimentzat "iraingarriak" zirela ebatzi du.

EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ukatu egin du Arrigorriagako Udalak Argalaren (Batallon Vasco Español eskuin muturreko taldeak 1978an hildako ETAkidea) omenezko plazatik haren oroitarriak kentzeko autoaren kontra jarritako helegitea.

Irailaren 30eko ebazpena gaur zabaldu du Dignidad y Justiciak, eta horren arabera, aipatu plakak kentzeko ezarritako behin behineko neurria justifikatuta dago, izan ere, terrorismoaren biktimentzat "iraingarriak" ziren.

Aurtengo urtarrilaren 27an, Bilboko Epaitegiak, Dignidad y Justiciak egindako eskakizuna jarraituta, Argalaren plakak kentzeko behin behineko neurria ezarri zion Udalari.

Arrigorriagako Udalak behin behineko neurria bete zuen eta plakak kendu zituen, baina helegitea jarri zuen, baina Auzitegiak errefusatu egin du eta berretsi egin du behin behineko neurria.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa