Albisteak

Politika

Politika

Ekitaldia

Inaxio Uriaren senideek elkarretaratzea egin dute Azpeitian

Erredakzioa

2009/11/03

ETAk hil zuen enpresaburuaren senideak isilean egon dira 15 minutuz. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria bertan izan da.

Gaur 11 hilabete dira ETAk Inaxio Uria enpresaburua hil zuenetik, eta haren sendiak elkarretaratzea egin du berriro Azpeitian.

Ekitaldiaren partaideak isilean egon dira 15 minutuz, eta ondoren txaloka hautsi dute isilunea.

Bertan Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria izan da, senideei elkartasuna adierazteko.

Uria, 71 urtekoa, iazko abenduaren 3an hil zuen ETAk, Azpeitiko Kiruri jatetxera zihoazenean. Enpresaburua egunero joaten zen hara, lagunekin kartetan jokatzeko.

Iñaki Azkuna

Bestalde, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Forum Europa-Tribuna Euskadiko mahai-inguruan adierazi duenez, "ETA den minbiziarekin bukatu beharra" dago eta espainiar eta euskal sentsibilitateen arteko Estatu mailako ituna lortu behar da.

Bilboko alkateak, gainera, nazionalista demokratikoak berriz elkartzeko eskatu du eta Batasuna bidelagun bezala izateko tentalditik ihes egiteko gomendioa egin du.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa