Albisteak

Politika

Politika

Krisia Alderdi Popularrean

Rajoyk ez du beste barne gatazkarik onartuko

Erredakzioa

2009/11/04

PPko presidenteak inoren presioak onartuko ez dituela eta irmo jokatu behar badu horrela egingo duela adierazi du. Gainera, desleialtasunez jokatzen dutenek zerrendetatik kanpo utziko dituela esan du.

Mariano Rajoy PPren presidenteak alderdiko Batzorde Nazionalaren bileran (Esperanza Aguirre Madrilgo presidentea ez da bertan izan) adierazi duenez, ez du beste barne gatazkarik onartuko eta argi adierazi die alderdikideei: "Ez da hurrengorik egongo".

Alderdiko Batzorde Nazionalaren bileraren ostean, Rajoyk bilerarekin "oso pozik" gelditu dela adierazi du; hala ere, ateak itxitako bileran esan duenez, "ez da hurrengorik egongo" eta Esperanza Agirre Madrilgo presidenteak sustatutako alkateen manifestuagatik minduta dagoela esan du.

PPko presidenteak inoren presioak onartuko ez dituela esan du eta irmo jokatu behar badu horrela egingo duela adierazi du. Gainera, desleialtasunez jokatzen dutenek zerrendetatik kanpo utziko dituela aipatu du.

Guztira, PPko kargudunen 26 hitzaldi izan ditu Batzorde Nazionalak; besteak beste, Manuel Fraga presidente sortzailearena, eta erkidegoetako eta herrialdeetako beste presidente batzuena: Francisco Camps, (Valentzia), Ramon Luis Valcarce (Murtzia), Antonio Basagoiti (EAE), Alicia Sanchez Camacho (Katalunia) eta Juan Manuel Soria (Kanariar Uharteak).

Bere hitzaldian esandakoaren arabera, Madrilen eta Valentzian gertatutakoa "onartezina" da alderdiaren irudia "kaltetzen" duelako, "proiektua" oztopatzen duelako, "militanteak iraintzen dituelako, iritzi publikoa nahasten duelako eta hautesleak desanimatzen dituelako".



Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa