Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Audientzia Nazionala

Garzonek Otegiren eta Diezen espetxeratzea berretsi du

Erredakzioa

2009/11/04

Epaileak NBEri esan dio Batasuna terrorista deklaratu behar duena epaitegi bat dela, ez beste inor.

Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak ezker abertzaleko bost kideen, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiaga barne, espetxeratzea berretsi du. Bateraguneren, ETAk bere estrategia politiko militarra martxan jartzeko organoaren, partaide izatea leporatzen dien atxilotuei.

Gaur aurkeztutako auto batean, Instrukzioko 5. Epaitegi Zentraleko magistratuak Bateraguneren jarduerak eta bilerak, eta inputatuen parte hartzea "garbi egiaztatuak" daudela esan du.

Adierazi denaren arabera, ikerketa une egokian eta bere beharra egiaztatu zenean egin da, eta atxiloketak garantia guztiekin egin zirela azpimarratu du eta ez dutela "atxilotuen jarduera publikoarekin edo politikoaren zerikusirik, ETA talde terroristak sortutako, garatutako eta zuzendutako organo baten kide izatea baizik". Zentzu horretan, epaileak azpimarratu du atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea "beharrezkoak" zirela.

Garzonek ukatu du miaketak, entzunaldi telefonikoak eta zaintzak atestatuaren edukia izatea eta justizia frantsesak emandako dokumentuak arau orokorren arabera egin dela. Dokumentuek ETArekin duten harremanaren inguruan, Ekaitz Sirvent oraindik kondenatu ez badute ere, egilea dela egiaztatu dela uste du. "Nabarmena da orain erabilitakoa ez direla frogak izan eta kasu honetan ebidentziak eta arrastoak argiak dira, azaldu du.

Azkenik, Nazio Batuen taldearen ebazpenari men egitea "guztiz interesatua" dela dio epaileak; izan ere, "Batasuna ETAren barruan dagoela erabakitzea epaitegiei dagokie eta ez beste inori".

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa