Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Krisia PPren baitan

PPk alderditik egotzi du, kautelazko neurri gisa, Manuel Cobo

Erredakzioa

2009/11/04

Manuel Cobo Madrilgo alkateordeari espedientea ireki diote Esperanza Aguirre publikoki kritikatzeagatik. Espediente hori argitu bitartean, alderditik kanpo egongo da Cobo.

PPko Eskubideen eta Bermeen Batzordeak alderditik egotzi du, kautelazko neurri gisa, Manuel Cobo Madrilgo alkateordeari, bere espedientea konpondu arte, alderdiko iturriek Eferi jakinarazi diotenez.

Madrilgo Udaleko alkateordeak Alderdi Popularraren Batzordeko presidentearen (Alonso Fernandez Mañueco) eta idazkariaren (Carlos Argos) aurrean agerraldia egin du gaur, Esperanza Aguirre Madrilgo erkidegoko presidenteari Caja Madrid kutxaren harira egindako kritikak azaltzeko.

Irteeran, Cobok esan du azalpenak emateko deitu diotela eta egin dizkioten galdera guztiak erantzun dituela. Atzo PPren zuzendaritzak egin zuen bileran, Alberto Ruiz-Gallardonen ondokoak ez zuen atzera egin eta esandakoak mantendu zituen, nahiz eta Madrilgo Alderdi Popularra publikoki kritikatzeagatik barkeman eskatu zuen.

Gauzak horrela, gaur PPren Eskubideen eta Bermeen Batzordeak Cobori espedientea irekitzea eta behin-behinean alderditik botatzea erabaki du. Espedientea argitu bitarteko erabakia da.

Madrilgo alkateordeak nabarmendu du erabakia onartzen duela eta, beraz, bete egingo duela. "PPren zuzendaritzaren erabakiak beti onartuko ditut, hala egin behar dugu alderdi handi honetako militanteok", erantsi du.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa