Albisteak

Politika

Politika

28an Hendaian atxilotua

Eskubideak elkarteko abokatuek Agudo askatzea eskatu dute

Erredakzioa

2009/11/04

Elkarteak uste du "atxiloketaren helburua Euskal Herriaren alde disidentzian dihardutenen defentsa eskubidea ezabatzea" dela.

Eskubideak euskal abokatuen elkarteak joan den urriaren 28an, Hendaian, atxilotutako Joseba Agudo Amnistiaren Aldeko abokatua askatzea eskatu du gaur. Agudori ETAren eta atzerriratutako kideen bitarteko izatea leporatu diote.

Iratxe Urizar eta Edurne Iriondo Eskubideak elkarteko bozeramaileek ohar bat irakurri dute Donostian eskainitako ekitaldi batean. Ez dute galderarik onartu eta hogei abokatu inguruk parte hartu dute.

Dokumentuak Polizia frantsesak Agudo Audientzia Nazionalak igorritako europar atxiloketa agindu baten bidez bizi den herrian atxilotu zutela gogoratzen du.

Gaur egun, atxilotua behin-behineko presoaldian dago Seysseseko kartzelan, Pauko Tribunalak datorren asteartean Espainiak igorritako agindu horri buruz hitz egin arte. Atzo, abokatuaren kontrako saioa atzeratu zuten osasun arrazoiengatik.

Idatzian, Eskubideak elkarteak saio horretara ordezkari batzuk bidaliko dituela jakinarazi du, horrela Agudoren aurka egindako ekintzen aurrean bere "desadostasuna" adierazteko. Horrez gain, abokatuaren euskal "presoen eta erbesteratuen" aldeko hamaika urtetako "ibilbide profesional luzea" azpimarratu dute.

Elkartearen ustez, "horiek dira eta ez beste batzuk" abokatuaren aurka "zuzendutako prozeduraren benetako arrazoiak". Agudok, gainera, lan egin duen herrialde desberdinetako "senatari eta intelektual" askoren "elkartasuna" jaso du.

Oharrak "atxiloketaren helburua Euskal Herriaren alde, disidentzian dihardutenen defentsa eskubidea ezabatzea" dela baieztatzen du.
Euren ustez, Agudoren atxiloketa eta bere aurka europar agindu bat eskatzea "guztiz onartezina da", "are gehiago, abokatua izanda eta bere ohiko lantokia tribunalak izanda, bertan nahiko izango zatekeen beharrezko organoaren aurrean jartzea".

"Horrez gain, sumarioak sekretupean izateko aukera gehiegikeriaz erabiltzea kezkagarria iruditzen zaigu, Agudoren defentsa bere lana egiteko ahultasun egoeran utzi baitu", jasotzen du testuak.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa