Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Aurrekontuak

98 milioiko laguntza, eskolten segurtasun pribatuarentzat

Erredakzioa

2009/11/04

Herrizaingo sailburuak jakinarazi duenez, Ertzaintzak terrorismoari aurre egiteko zuzendaritza berriari 4,3 milioiko laguntza bideratuko dute.

97,7 milioi euroko laguntza bideratuko dute eskolten segurtasun pribatuarentzat, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren hitzetan.

Gaur Eusko Jaurlaritzan Aresek jakitera eman dituen datuen arabera, Herrizaingo Sailak 710 milioi euroko aurrekontua izango du 2010ean; hau da, aurrekontu orokorren % 6,9 horretarako bideratuko dute. Gainera, Herrizaingo Saileko aurrekontuak % 4,4 gora egin du.

Bestalde, Ertzaintzak terrorismoari aurre egiteko zuzendaritza berriari 4,3 milioi euroko laguntza bideratuko dute datorren urtean. Unitate horrek 500 bat ertzaina izango ditu bere baitan.

Aresek azpimarratu duenez, langileen gastuek gora egin dute ertzainen kopuru handiagoari aurre egiteko. Datorren urtean 260 ertzain gehiago egongo dira, 8.000 agenteen kupoa betetzeko.

Langileen gastuek gora egiten badute, gainerako gastuen atalek behera egin beharko dute; ildo horretan, gastu arruntek % 5,8 egingo dute behera, transferentziek eta dirulaguntzek % 25 eta inbertsioek % 27.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza

Hala ere, murrizpen hauek ez dute eraginik izango Terrorismoaren Biktimei laguntzeko Zuzendaritzan. Aresen hitzetan, 2010ean Zuzendaritza horrek ia 3 milioi euroko dirulaguntza izango du (% 9,5 gehiago).




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa