Albisteak

Politika

Politika

Kontrol saioa

Lopezek Estatutua aldatzeko aukera aztertuko du alderdiekin

Erredakzioa

2009/11/06

Lehendakariak esan du adostasuna "Gernikako Estatutuak lortutakoaren berdina edo zabalagoa" izan beharko dela, izan ere, Gasteizko Ganberaren % 51k babestea ez dela nahikoa uste du.

Patxi Lopez lehendakariak iragarri duenez, bilera erronda bat irekiko du euskal alderdi politikoekin Gernikako Estatutua aldatzeko prozesu baten aukera aztertze aldera. Aldaketa horrek Gernikako Estatutuak "adina" adostasun "edo gehiago" beharko lukeela azpimarratu du.

Lopezek Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak eta Joseba Egibar EAJren bozeramaileak egindako galdera banari erantzun die kontrol saioan.

Maneirok Lopezi gogorarazi dionez, EAEko sozialisten hauteskunde programan Estatutua aldatzea aurreikusten zuten eta bide hori irekitzeko asmoa ote duen azaltzeko eskea egin dio.

Lehendakariak erantzun dio "alderdi guztiekin bilerak egiteko" asmoa duela "akordio bat lortzeko aukerarik ba ote dagoen ikusteko", baina argitu duenez, "Gernikako Estatutuak adinakoa edo handiagoa izan beharko da adostasuna".

Horren harira, argi adierazi nahi izan du "atzerapauso itzela" izango litzatekeela "Estatutuaren adostasuna alde bakar baten akordioarekin ordezkatzea". Izan ere, Lopezen arabera, “% 51ren gehiengo sinplea" ez da nahikoa.

Erreferendumean amaituko dena

Arauak ez direla absolutuak berretsi du, eta horregatik, "errealitate berriei eta herritarren beharrei" egokitu behar direla.

Azaldu duenez, testua "berritzeko" adostasuna lortzen badute, erreforma "Euskadin akordioa lortuta, Estatuarekin itunduta, eta gizarteak erreferendumean babestuta" egingo da, "eta inoiz ez porrotera zuzendutako abentura bakartien bidez".

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa