Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

CIESek egindako inkesta

UPNk hauteskundeak berriro irabaziko lituzke

Erredakzioa

2009/11/06

UPN utzi eta gero PPk bost eserleku lor ditzake Nafarroako Parlamentuan. Bigarren indar politikoa NaBai izango litzateke eta PSN hirugarrena.

Nafarroan hauteskundeak orain egingo balira UPNk irabaziko lituzke, baina lau ordezkari galduta, izan ere, 22 izatetik 18 izatera pasako litzateke, CIESek egindako inkestaren arabera.

Inkestako emaitzen berri Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidenteak eman du. UPNrekin akordioa apurtu ostean PPk lortuko lituzkeen emaitzak azpimarratzekoak dira, izan ere, bost eserleku ematen dizkio inkestak.

Bigarren indar politikoa NaBai izaten jarraituko luke, 12 ordezkari izatetik 13 izatera pasatuz. PSN hirugarren alderdia izango litzateke, ordezkaritza berdina lortuta eta IUk bi ordezkari mantenduko lituzke. CDN Parlamentutik desagertuko litzateke, orain dituen bi ordezkariak galduz.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa