Albisteak

Politika

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Aresek terrorismoaren aurkako informazio dibisioa indartuko du

Erredakzioa

2009/11/07

Gainera, "giza eskubideak, bizikidetza eta tolerantzia balioak babesteko jarrerak" bultzatzeko gizarte guztiaren ahalegina eskatu du.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak bere departamentuak Ertzaintzaren terrorismoaren kontrako informazio dibisioa "ahalik eta gehien" indartuko duela adierazi du eta "ahalegina" eskatu dio gizarte guztiari, bortizek eta babesa ematen diotenek "haien arbuioa eta gaitzespena" jaso dezaten.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Aresek Jaurlaritzaren lehentasuna "ETAri aurre egiteko terrorismoaren kontrako informazio dibisioa indartzea" dela adierazi du, "gure esku dauden neurri guztiekin".

"Gure Poliziaren indar guztiarekin aurre egingo diogu, baina Estatuko beste Segurtasun Indarrekin koordinatuz", gehitu du. "Udalekin elkarlanean, terrorismoaren apologia egiten duten kartelak, pintadak eta pankartak gure kaleetatik kenduko ditugu", adierazi du Aresek.

Biktimen ''memoriaren mapa'' Udalen laguntzarekin osatu egingo dutela adierazi du eta herri bakoitzean omenaldiak egingo dituztela esan du, Eusko Jaurlaritzak hirugarren urtez egingo duen, eta azkena izango den, ekitaldi handiaren ordez.

Gizarte guztiaren ahalegina

Gainera, Giza eskubideen Bake eta Hezkuntza Plana egiten ari direla gogoratu du, "balio demokratikoak, tolerantzia, eta Euskadin bakean elkar bizitzen irakasteko, baina ez du Hezkuntzan bakarrik eraginik izango".

Aresek gizarte guztiari deia egin dio, "giza eskubideak, bizikidetza eta tolerantzia balioak babesteko, eta terrorismoari legitimazioa kentzeko".

"Terrorismoaren bortizkeria babestu eta justifikatzen dutenek gure kale eta enparantzetan haien burua heroitzat izatearen ordez, bakean bizi nahi duen gehiengoaren gaitzespena nabarmendu dezatela nahi dugu", zehaztu du Aresek.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa