Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

25 urteren ostean

Eusko Legebiltzarrak aho batez arbuiatu du Brouarden hilketa

Erredakzioa

2009/11/20

Modu horretan, Ganberak "errespetua" eta "elkartasuna" helarazi nahi die senitartekoei. Gaur 25 urte dira GALek Santiago Brouard HASIko presidente eta HBko agintaria tiroka hil zuenetik.

Gaur 25 urte betetzen dira GALek Santiago Brouard hil zuenetik eta Eusko Legebiltzarrak hilketa arbuiatzeko adierazpena egin du. Horrela, hilketa batek suposatzen duen “larritasuna” adierazi nahi izan dute, izan ere, “herriak bozkaren bidez hautatu duen norbaiten aurka egiten dute.

Adierazpena, aho batez onartu dute Ganberako alderdi guztiek, eta besteak beste, duela 25 urte azaldu zuten “errespetua” eta “samin eta elkartasuna” helarazi nahi dizkiete senitartekoei.

Horrez gain, Eusko Legebiltzarrak “berretsi” egin nahi du “giza eskubideen defentsan hartutako erabakia, bizitzarako eskubidetik hasita, alegia”.

Gainera, gogoratu dute Brouard herritarren bozka bidez aukeratutako ordezkari politikoa zela eta horregatik “herriaren ordezkariak hiltzearen larritasuna” azpimarratu dute, izan ere, “herriaren borondatearen aurkako erasoa da, beraz, euskal gizartearen pluraltasunaren aurkakoa”.

Azkenik, Eusko Legebiltzarrak “berretsi egiten du Euskadin bakea, askatasuna eta elkarbizitza normalizatua lortzeko konpromezua”.

25 urte GALek Herri Batasuneko agintaria tiroka hil zuenetik

25 urte betetzen dira gaur GALek Santiago Brouard HASIko presidente eta HBko agintaria hil zuenetik.

1984ko azaroaren 20an, bi gizonezko pistolekin armatuta Bilbon zeukan Pediatria kontsultan sartu eta tiroka hil zuten.


Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa