Albisteak

Politika

Politika

90. hamarkadan izan ziren

EBk"opor fiskalen" inguruko epaia betetzea eskatu dio Espainiari

Erredakzioa

2009/11/20

Europako Batzordeak gogoratu du Espainiak epaia ez betetzen jarraitzen badu, auzia Auzitegira eramango dutela bigarrengoz eta diru-laguntza guztiak berreskuratu arte isunak jartzeko eskatuko dute.

Batzordeak komunikatu batean adierazi duenez, irizpen bat bidali du Espainiara (zigor prozedura bateko bigarren fasea) Auzitegiak emandako epaia ez betetzeagatik.

Horren harira gogorarazi du Espainiak epaia betetzen jarraitzen ez badu, gaia Auzitegira bidaliko dutela bigarren aldiz, eta diru-laguntza guztiak errekuperatu arte isunak jartzeko eskatuko dutela.

Zigorrak; hertsatzeko isunak edota kopuru zehatz bat oroharreko prezioan ordaintzea izan daitezke.

Iragan irailean, Luxenburgon egoitza duen Auzitegiak erabaki zuen "opor fiskalak" bezala ezagun egin ziren diru-laguntzak ez direla bateragarriak Batzordeko legediarekin eta Europar Batzordeak 2001ean esan zuen moduan, onura jaso zutenek diru hori itzuli egin behar zutela.

2006an Auzitegiak zigorra ezarri zion Espainiari Batzordearen erabakiari muzin egin eta laguntzak ez berreskuratzeagatik. 2007an ere, beste zigor prozedura bat ireki zuen eta berriz ere aurretiaz ezarritako zigorra berretsi zuten.

Batzordeak azpimarratu du, Espainiak ez diola jaramonik egin 2007ko epai horri eta oraindik ez dituztela berreskuratu Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiek eman zituzten diru-laguntzak.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa