Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Hirugarrenez

'Memoriaren mapa', biktimak omentzeko ekitaldiaren ardatz

Erredakzioa

2009/11/20

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak esan duenez, "topagunerik handiena" izango da eta "GAL bezalako beste terrorismoetako biktimak ere gonbidatuak izango dira".

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariak datorren azaroak 29an Gasteizko Antzoki Nagusian Terrorismoaren Biktimak Omendu eta Goresteko III. Ekitaldi Instituzionalaren aurkezpena egin du.

Ekitaldian ''Memoriaren Mapa'' aurkeztuko dute; "gure herrialdea terrorismoaren biktimak omentzeko leku eta espazio publikoez" betetzeko asmoa duen proiektua.

Lasak azaldu duenez, hirugarren ekitaldi honek suposatzen du "Bilbon duela hiru urte hasi eta Donostian jarraitu zen ziklo bat ixtea. Hiru ekitaldi horietan euskal gizarteak, erakundeekin batera, terrorismoaren biktimei barkamena eskatu die eta gogoratu egin du errugabe baten hilketa justifikatzen duen arrazoirik ez dagoela, are gutxiago helburu politikoak lortzeko".

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariaren esanetan, ekitaldi hori "Euskadin inoiz egindako biktimen topagunerik handiena" izango da, eta seguruenik, "Espainian egin den handiena ere".

Halaber, "GAL eta eskuin-muturreko bezalako terrorismoetako biktimak ere gonbidatuak dira", Lasak gaineratu duenez.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa