Albisteak

Politika

Politika

Ezker Abertzalea

Lore eskaintza Brouard eta Muguruzaren monolitoetan

Erredakzioa

2009/11/20

GALek Santiago Brouard eta Josu Muguruza hil zituen, eta euren omenez egingo diren ekitaldi ofizialak 19:30etan hasiko dira.

Gaur 25 urte betetzen dira GALek Santiago Brouard, HASIko presidentea eta HBren agintaria, hil zuenetik eta 20 urte Josu Muguruza diputatu hautetsia hil zutenetik. Horregatik, ezker abertzaleak GALen esku hildakoen monolitoen aurrean lore eskaintza egin du.

Tasio Erkizia krimen horien nondik norakoak oraindik azaldu gabe jarraitzea kritikatu du. Une horretan, PSOEri Josu Muguruza hiltzea leporatzen zion pankarta bat kendu du Ertzaintzak.

Ondoren, Brouard eta Muguruzaren senideek eta agintari abertzaleek agenteekin hitz egin dute eta ekitaldia jarraitu egin du.

Eusko Legebiltzarrak hilketa arbuiatzeko adierazpena egin du. Horrela, hilketa batek suposatzen duen “larritasuna” adierazi nahi izan dute, izan ere, herriak bozkaren bidez hautatu duen norbaiten aurka egiten dute.

Adierazpena, aho batez onartu dute Ganberako alderdi guztiek, eta besteak beste, duela 25 urte azaldu zuten “errespetua” eta “samin eta elkartasuna” helarazi nahi dizkiete senitartekoei.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa