Albisteak
Politika
Erredakzioa
2009/11/24
Gainera, 92 miaketa egin dituzte EAEn eta Nafarroan. Hendaian beste pertsona bat atxilotu dute, baina oraingoz ez dago argi Segiren aurkako operazioarekin lotura duen.
Albisteak (2)
Bideoak (3)
galeriak (1)
Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 34 pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean EAEn eta Nafarroan, Segi legez kanpoko gazte erakundearen aurkako operazio batean, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak baieztatu duenez.
Gainera, Laurence Le Vert epailearen aginduz Hendaian (Lapurdi) beste pertsona bat atxilotu dute, baina oraingoz ez dago argi Segiren aurkako operazioarekin zerikusia duen.
Aurreikuspena pertsona gehiago atxilotzea zen, 50 inguru, baina hainbat ez zeuden etxean eta ezin izan dituzte atzeman,&' || 'nbsp;Radio Euskadik informatu duenez.
Barne Ministerioaren arabera, atxilotutakoek "erantzukizunak" zituzten gazte erakundean. Hori dela eta, "ETAren harrobiaren" zuzendaritza "desegin"tzat jo du.
Garbi operazioa (hala jarri diote izena) goizaldeko lehen orduan hasi da eta Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du. Epailea Donostiara bertaratu da, bi fiskalekin eta poliziaburuekin batera, koordinazio lanak egiteko. Operazioa zabalik dago oraindik, eta guztira 800 agente inguru ari dira parte hartzen.
Hain zuzen ere, azken urteetako polizia operazio handiena da gaurkoa.
Barne Ministerioaren arabera, herri hauetan egin dituzte atxiloketak: Bilbo, Iurreta, Sestao, Zamudio eta Galdakao Bizkaian; Iruña, Barañain eta Burlata Nafarroan; Donostia, Errenteria, Andoain, Billabona, Zaldibia, Tolosa eta Amezketa Gipuzkoan; eta Gasteiz Araban.
Atxilotutakoak Madrilerako bidean daude, eta hurrengo egunetan epailearen esku utziko dituzte.
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak adierazi du operazioaren helburua "legez kanpo utzitako erakunde hori zuzendaritza gabe uztea eta legez kanpoko jarduerak egiteko finantziazioa eskuratzen jarrai dezatela ekiditea" dela.
Miaketak
Halaber, iturri ofizialen arabera, agenteek 92 etxebizitza, gaztetxe eta taberna miatu dituzte.
Arakaketan hainbat gauza atzeman dituzte, tartean 6.000 euro, ETAren Zutabe aldizkariaren ale batzuk eta molotov koktelak egiteko materiala.
Abiapuntua, Ekaitz Sirventi atzemandako agiriak
Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek azaldu dutenez, Ekaitz Sirvent ETAko ustezko kideari atzemandako txostenak oinarri hartuta abiatu dute operazioa.
Segi ezker abertzalearen gazte erakundea da, eta Auzitegi Gorenak terrorista izendatu zuen 2007ko urtarrilaren 19an.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra