Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Urkulluk enplegu transferentzia "osoa" txalotuko lukeela esan du

Erredakzioa

2009/11/24

EAJko presidenteak "data, edukia eta Euskadirako nahi duen transferentzia ereduaren finantzaketaren berri ematea" eskatu dio lehendakariari.

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi du enplegurako politika aktiboen eskumenaren transferentzia "osoa" egiteko, espainiar eta euskal gobernuen arteko hitzarmena Gernikako Estatutuak bere hitzetan ezartzen duen terminoetan egin beharko litzatekeela, eta horrela izanez gero, txalotuko lukeela.

Urkulluk "data, edukia eta Euskadirako nahi duen transferentzia ereduaren finantzaketaren berri ematea" eskatu dio lehendakariari, "EAJk ez baitu hori buruzko albisterik".

EAJk transferentzia hori Gernikako Estatutuaren 12.2 artikuluak ezartzen dituen terminoetan egitea "ukaezina" dela uste du. Artikulu horrek "Euskadiko Autonomi Erkidegoari ematen dio lan araudiaren eskumena, gaur egun Estatuak lan harremanen inguruan dituen eskumen eta ahalmenak bereganatuta".

Espainiako Gobernuaren eta erkidegokoaren hitzarmena horren arabera egingo balitz, EAJk "gaur bertan sinatuko" lukeela esan du Urkulluk.

Alonsok transferentzia lehenbailehen izatea espero du

Jose Antonio Alonso alderdi sozialistak Kongresuan duen bozeramaileak Patxi Lopez lehendakaria enplegu politika aktiboen transferentziaren atzerapenaren inguruan lasaitu du eta "transferentzia lehenbailehen eta denontzat ona izatea" espero duela esan du.

Alonsok espainiar eta euskal gobernuak duela hogeita hamar urte egiteke dauden transferentziekin ados jarriko direla uste duela esan du eta konpetentzia horiek "debaluatu gabe" egingo dutela.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa