Albisteak

Politika

Politika

Nafarroa

Baztertu egin dute atentatuaren hipotesia Leitzan

Erredakzioa

2009/11/30

Poliziak esku artean duen hipotesietako bat dena muntaia izan dela da. Rubalcabak esan du "ia ziurra" dela, "erabat ziurra dela ez esateagatik", ez zela ETAren atentatua izan.

ETAren atentatuaren hipotesiak pisua galtzen duela esan du Barne Ministerioak, baina hainbat aukera dute eskuartean oraindik. Guardia zibil bat zauritu dute igande honetako goizaldean Leitzako (Nafarroa) koartelaren aurrean, tiroketa bat izan ostean.

Gertaera 03:30ak aldera jazo da, agenteak koartelaren kanpoaldean mugimendu susmagarriak zeudela somatu du eta identifikatzera gerturatu denean tiroketa izan da.

Guardia zibila kirofanoan artatu dute Iruñeko Nafarroako Klinika Unibertsitarioan, besoan tiro egin diotelako, baina bere bizitza ez dago arriskuan.

Lehenengo informazioek zabaldu dutenez, tiro egin dutenak lehergailu bat jartzen ari ziren koartelaren aurrean. Horrez gain, izan liteke tiroketaren egileetako bat ere zauritua egotea.

Rubalcabak ere baztertu egin du atentatua izan dela

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak esan du gaur "ia ziurra" dela, "erabat ziurra dela ez esateagatik", atzo Leitzan gertatu zena ez zela ETAren atentatua izan.

Rubalcabak, hala ere, azpimarratu du Guardia Zibila egiten ari den ikerketa amaitzeko zain dagoela.

Granadak jaurtitzeko gailua

Guardia Zibilak granadak jaurtitzeko gailu baten antza duen hodi bat aurkitu du koarteletik 100 bat metrora.

Iturri polizialek jakinarazi dutenez, "erdi eginda dagen tranpa" bat izan daiteke Guardia Zibilak tiroketa jazo den inguruan aurkitutakoa.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa