Albisteak

Politika

Politika

Bilbon

Milaka lagunek parte hartu dute presoen aldeko manifestazioan

Erredakzioa

2010/01/02

Martxa udaletxearen aurrean amaitu da Etxerat-en komunikatu batekin. Ibilbide guztian ez dituzte presoen argazkirik erakutsi.

Milaka lagunek parte hartu dute presoen aldeko manifestazioan, Bilbon. Ekitaldia EAk, Aralarrek, ezker abertzaleak, Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak (AB) antolatu dute ''Haien eskubideen jabe. Euskal presoak Euskal Herrira'' lelopean.

Ibilbide osoan ez dituzte presoen argazkirik erakutsi eta manifestazioa Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da. Bertan Etxerat-eko bi kidek komunikatu bat irakurri dute "herrialdeko agente sozial, sindikal eta politikoei konpromezu zehatz eta eskuragarriak" eskatuz.

Presoen senideek, Espainiako eta Frantziako estatuetako kartzeletan dauden presoek "pairatzen dituzten tratuen berri ematen jarraituko dutela", adierazi dute, "kartzeletako politika kriminalarekin amaitzeko" helburuarekin.

Martxan Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Peio Urizar EAko idazkari nagusia, Oskar Matute Alternatibako bozeramalea eta legez kanpoko ezker abertzaleko Tasio Erkizia, Rufi Etxeberria eta Jone Goirizelaia izan dira.

Alderdiek deitutako manifestazioa Auzitegi Nazionalak Etxerat-ena galarazi ostean antolatu dute.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa