Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

ETAren aurkako operazioa

Aresek ez du baztertu Ondarroako operazioak jarraipena izatea

Erredakzioa

2010/02/04

Herrizaingo sailburuaren ustez, atxilotuen aitortzek "beste ikerketa bideak ireki" ditzakete.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ez du baztertu Ondarroako ETAren aurkako operazioak jarraipena izatea, izan ere, atxilotuen aitortzen ondoren,"beste ikerketa bideak ireki" daitezkeela, esan du.

Halaber, atzo Jakan eta Ondarroan atxilotutakoak, ETAko kideak edo laguntzaileak direla egiaztatzeko "froga nahikoak" dituela baieztatu du.

Igor Martin ustezko ETAko kidearen Jakako etxea miatu dute goizean Poliziak eta Ertzaintzak. Miaketa horiekin, Poliziak amaitutzat eman du aurreko astean Ondarroan abiatutako operazioa. 7 lagun atxilotu zituzten eta denak espetxean daude jada.

Atzo Jakan eta Ondarroan atxikitutako bi pertsonak epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan eta Barne Saila, beraz, azken atxilotuen aitortzen zain dago.

Herrizaingo sailburuaren hitzetan, "pertsona bat atxilotzen denean, aitortzak, guk jarraituko ditugun beste ikerketa bideak ireki ditzake".

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak "banda armatuko kidea izatea ala talde armatuari laguntza ematea egozteko informazio nahikoa" duela ziurtatu du Aresek, eta "ziurrenik operazioak kartzelan bukatu eta Justiziaren aurrean bere egintza kriminalengatik erantzun beharko duten bederatzi atxilotu utziko" dituela gaineratu du.

Bestalde, Asier Badiola, Xeber Uribe, Urtza Alkorta eta Zunbeltz Bedialauneta ETAren aurkako operazioan atxilotutako lagunak inkomunikazioan "torturak eta tratu txarrak pairatu" dituztela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Publizitatea
 

Joera

  • Astelehena 06

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 07

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa