Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Gorputegian agertu ostean

"Espainiar edo frantziar" indarrei egozten diete Anzaren heriotza

Redacción

2010/03/14

Donostiako Bulebarretik manifestazioa aterako da 17:30etan "Errepresioa eta gerra zikina amaitu!" lemapean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta.

Jean Francois Lefort y Anaiz Funoses Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bozeramaileek eta Jon Enparantza familiaren abokatuak, prentsa aurreko bat eman dute Baionan. Bertan ere egon dira Jon Anzaren Aldeko Plataformaren kideak, Ainhoa Etxaide (LAB) eta ezker abertzaleko hamaika militante eta ordezkari, besteak beste.

Bere ustez, Anza "espainiar edo frantziar" segurtasun indarren esku egonzen, dena den, Guardia Zibilak "bahitu, torturatu eta heriotzara eramanzuela" ziurtatu du, eta beraz, Frantziak "babestutako gerra zikinarenekintza" izan dela uste du Enparantzak.

Lefortek Anzaren autopsian familiaren konfidantzazko mediko bat egotea eskatu du, eta horrela ez izatekotan, emaitzak ez dituztela ontzat hartuko adierazi du.

Bestalde, atzo Anne Kayanakis Baionako fiskalak esandakoa "erantzunak baino, galderak sortzen ditu", Enparantzaren ustez. Hori dela eta, "erantzunak" ematea eskatu du abokatuak, estatuen "estoldetan" bilatuz.

"Maila guztietara" ardurak argitzea eskatu ostean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Michele Aillot-Marie Justizia ministroak dimisioa aurkeztea eskatu du, bera zelako Barne Ministerioaren arduraduna Jon Anza desagertu zenean.

Horretaz gain, ezker abertzaleak "manifestazio nazionala" deitu du apirilaren 17an Donibane Lohitzunen (izan ere bertan bizi da Aillot-Marie), kasuaren inguruan "egia" kontatzeko eskatzeko helburuz.

Horretaz gain, Donostiako Bulebarretik manifestazioa aterako da 17:30etan "Errepresioa eta gerra zikina amaitu!" lemapean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa