Albisteak
Politika
Erredakzioa
2010/03/17
- Frantziako Polizia "7 eta 8" pertsona artean bilatzen ari da.
- Ustezko erasotzaileetako bat, Joseba Fernandez Aspurz, atxilotu egin dute.
- Hildako agentea 52 urtekoa zen eta lau seme-alaba zituen.
Albisteak (3)
Aipatu iturrien arabera, erasotzaileetako bat atxilotu egin dute, baina beste zazpik edo zortzik (tartean emakume bat) ihes egin dute.
Atxilotutakoa Joseba Fernandez Aspurz litzateke, baina oraindik ez dago argi tiroen egilea den.
Hildako agentea Jean-Serge Nerin da. 52 urtekoa zen eta lau seme-alaba zituen.
Tiroketa Parisko mendebaldean jazo da, 20.000 biztanle inguru dituen Dammarie-les-Lys herrian.
Polizia Judizialaren iturriek zehaztu dutenez, tiroketa 19:15ean izan da, baina hedabideek ez dute horren berri izan gaua arte.
Ordu horretan, poliziak abiadura handian zihoan auto batera hurbildu dira, barruan zeudenak identifikatzeko asmoz, baina une horretan beste auto bat gerturatu zaie eta barruan zeuden pertsonetako batek tiro egin die.
Hildako agenteak balen aurkako txalekoa zeraman, baina bala bat besapetik sartu zaio, eta oso larri zauritu du. Azkenean hil egin da, handik eta ordubetera.
Aldez aurretik, ETAko kideek lapurreta egin zuten ibilgailu kontzesionario batean, Parisko mendebaldean, Seine et Marne departamenduan.
Erasoan, ETAko kideek langile bat atxiki dute, eta une honetan ospitalean dago.
Atxilotutakoa ihes eginda zegoen
Joseba Fernandez Aspurz, bart atxilotutako ETAko ustezko kidea, Espainiako Justiziatik ihes eginda zegoen eta Nafarroan egindako kale-indarkeria ekintzekin lotzen dute.
Halaber, 2009ko martxoaren 9an bi foruzaingori lehergailuekin eraso egitea ere leporatzen diote.
Aresek hilketa gaitzesteko exijitu dio ezker abertzaleari
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak gaitzetsi egin du hilketa, eta berdin egiteko exijitu dio "ezker abertzale erradikalari", politikaren aldeko apustua "sinesgarria" izan dadin.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, ezker abertzaleari eskakizun bera egiten diezaioten eskatu die, gainera, euskal alderdi ei.
ETAk Frantziako Polizia bat hil du aurrenekoz
Informazio guztiak baieztatzen baldin badira, ETAko kideek Frantziako Poliziarekin 1996tik izan duten bosgarren liskar armatua izango litzateke gaurkoa, baina Frantziako polizia bat hil duten lehen aldia.
Azken tiroketa iaz, ekainaren 8an, izan zen Saint-Enimien, Frantziako hego-ekialdean. Bertan polizia bat zauritu zen ETAko bi ustezko kiderekin izandako tiroketa batean. ETAko ustezko kideek bi auto lapurtu zituzten aurretik.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra