Albisteak

Politika

Politika

Dokumentazio

ETAk Frantzian egindako atentatuak

2010/03/17

Jean-Serge Nerin (52 urtekoa) ETAk hildako lehen polizia frantziarra izan da, baina aldez aurretik ere hil egin du herrialde hartan.

Bart Paristik gertu ETAko hainbat kideren eta Poliziaren artean izandako tiroketa bosgarrena izan da 1996 urtetik, baina frantziar agente bat hil den lehena.

Azken tiroketa iazko ekainaren 8an izan zen, Saint-Enimie herrian (hego-ekialdea). Jendarme bat zauritu egin ziren aldez aurretik bi auto lapurtu zituzten ETAko bi ustezko kiderekin izandako enfrentamendu batean.

2001eko azaroaren 28an, beste jendarme bat larri zauritu zen de Lucq-de-Bearn herrian. Frantziako Justiziak 30 urteko espetxe zigorra ezarri zion Juan Ibon Fernandez Iradi Susper ETAko kideari gertakizun horien harira.

Bi aste lehenago, 2001eko azaroaren 17an, agente bat tiroz zauritu zen, Pauetik gertu alkoholemia kontrol batetik ihes egin zuen furgoneta baten atzean joan zenean.

Gidariak furgoneta geldiarazi zuen errepidean, eta poliziaren aurka tiro egin zuen.

ETAk Frantziako Segurtasun Indarrekin izan zuen lehen tiroketa 1996ko azaroaren 27an izan zen. Egun horretan, polizia bat larri zauritu zen tiroz Astaffort herrian (hego-mendebaldea), kontrol batetik ihesean zihoan moto bat jarraitzen zegoela.

Tiroen egileak (Eusebio Arzallus Tapia, Paticorto) ihes egitea lortu zuen.

Bi guardia zibil hilda 2007an

Tiroketa horiek ez ezik, ETAk espainiar hiritartasuna duten pertsonen aurkako bi atentatu ere egin ditu Frantzian.

Azkena 2007ko abenduaren 1ean jazo zen, Capbretonen (hego-ekialdea). Egun horretan, ETAko kide batzuek Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak hil zituzten.

Baina ETAk Frantzian egindako lehen hilketak 1973ko martxoaren 24an izan ziren.

Jose Humberto Fouz Escudero, Jorge Juan Garcia Carneiro eta Fernando Quiroga Veiga gazteak Espainian debekatuta zegoen filme bat ikustera joan ziren Frantziara, eta ETAko kide batzuek Poliziak zirela uste izan zuten, eta tiroz hil zituzten.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa