Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Kale indarkeria leporatuta

Aspurz atxilotzeko bi euroagindu eskaera egin ditu Fiskaltzak

Erredakzioa

2010/03/17

Fernandez Aspurz ETAko ustezko kidea atzo atxilotu zuten Frantziako Poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren (jendarme bat hil du ETAK eraso horretan). Kale borroka ekintzengatik auzipetuta dago.

Joseba Fernandez Aspurz ETAko ustezko kidea kale borroka ekintzengatik atxilotzeko bi euroagindu eskaera egiteko eskatu die Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Fernando Grande-Marlaska eta Eloy Velasco epaileei.

Frantziako Poliziarekin izandako tiroketa batean -jendarme bat hil du ETAk eraso horretan- hartu zuten atxilo atzo.
Iturri judizialen arabera, Auzitegiak Fernandez Aspurz "El Guindi" bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zuen, 2008ko martxoaren 9an bi foruzaini objektu su-eragileekin erasotzea leporatuta hilaren 4an egin zen epaiketara ez bertaratzeagatik.

Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko lehen salak Artzai Santesteban atxilotzeko agindua eman du epaiketan ez agertzeagatik. Iker Araguas, Iñaki Marin, Xabier Sagardoy, Luis Goñi eta Aritz Azcon gazteei lau urte, bederatzi hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri die kale erasoak egitea leporatuta.



Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa