Albisteak
Politika
Erredakzioa
2010/03/19
ETAko ustezko bost kideren bideoa zabaldu du Frantziako Poliziak. ETAk polizia frantziarra hil zuen herriko supermerkatu batean grabatutako irudiak dira.
ETAren ustezko buruzagitzat jotzen duten Mikel Carrera Sarobek polizia frantziar baten hilketarekin amaitu zen joan den astearteko auto lapurretan parte hartu ahal izan zuela uste du Frantziako Poliziak.
Dagoeneko gertakari horietan parte hartu zuen ETAko ustezko kideak identifikatu omen dituzte eta bigarren izen bat ere zabaldu dute, Arkaitz Agirregabiriarena, hain zuzen ere, terrorismoaren kontrako iturriak aipatuta jakitera eman dutenez.
Horrez gain, Frantziako Poliziak ETAko ustezko bost kideren bideo bat zabaldu du, joan den astearteko hilketa argitzeko ikerketaren baitan.
Argazkiak eta bideoa publiko eginez herritarren laguntza lortu nahi du Frantziak Dammery-les-Lys herriko auto-saltoki batean izandako lapurretan eta ondoren izandako hilketan nortzuk hartu zuten parte jakiteko.
Zapatero: "Badakigu nor dagoen zuzendaritzan"
Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapaterok ez du baieztatu nahi izan ihes eginda dauden ETAko ustezko kideen izenik, baina onartu du erakundearen baitan ardura duten pertsona direla: "Ez dira hirugarren mailakoak", nabarmendu du.
"Espainiako Gobernuak ondo baino hobeto daki nor dagoen zuzendaritzan eta badakigu atxilotu egingo dutela, berandu baino lehen", azpimarratu du.
Sarkozy-Zapatero bilera
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Zapaterok bilera egingo dute datorren asteartean Eliseo Jauregian, ETAk hildako polizia frantziarraren hiletara joan ostean.
13:15ean hasiko da bilera eta ondoren adierazpenak egingo dituzte prentsaren aurrean, Eliseoak gaur zabaldu duen agiri batean plazaratu dutenez.
Joseba Fernandez, polizia-etxean
Oraingoz, Jendarmeek ETAko ustezko kide bat atxilotu dute. Joseba Fernandez Aspurz Levallois-Perreteko Terrorismoaren kontrako Zuzendaritzaordearen komisaldegian daukate eta ziurrenik larunbat arratsaldea arte egongo da poliziaren esku, orduan amaitzen baita horretarako epea.
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, lapurretan parte hartu zuen ETAren taldea 8 pertsonaz osatuta zegoen. Guztira, sei auto lapurtu zituzten, horietako bost errekuperatu egin ditu Poliziak. Bi ibilgailurekin egin zuten ihes.
Lekuko baten adierazpenak
ETAko ustezko kideek lapurretaren egunean bertan eta bezperan zaindu zuten auto-saltokia, Antoine de Sousa establezimenduko gerenteak Le Parisien egunkarian egindako elkarrizketa batean esan duenez.
"Bezperan eta tiroketaren goizean gauza arraroak antzeman genituen: autoen joan-etorri susmagarria aparkalekuan. Ibilgailuetako bat gelditu ere egin zen, baina ez genion garrantzirik eman", azaltzen du elkarrizketan.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo accidente en Soraluze | Rescatada tras caer al río con su coche
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra