Albisteak

Politika

Politika

Baiona

Fiskalak dio Anza aurreikusitako egunean iritsi zela Tolosara

Erredakzioa

2010/03/19

Anne Kayanakisek "administrazio akatsak" argitzea eskatu du eta Tolosako fiskaltzaren esku utzi du kasua. ETAko kidearen familiak bahiketaren hipotesiari eusten dio.

Anne Kayanakis Baionako (Lapurdi) fiskalak esan du Jon Anza ETAko kidea apirilaren 18an iritsi zela Tolosara (Okzitania, Frantzia), Baionan trena hartu eta aurreikusita zuen bezala. Era berean, geltokira iritsi zenean arropa bat zuela eta apirilaren 29an, aurkitu zutenean, beste bat zeramala zehaztu du Kayanakisek.

Fiskalak jakinarazi du "informazio judiziala" ireki duela Tolosan Anzaren heriotzaren ingurukoak argitzeko.

Kayanakisek esan du "lurralde eskumen" kontu bategatik erabaki dutela auzia Tolosako fiskaltzaren esku uztea, bertan agertu baitzen Anzaren hilotza.

Fiskalak esan du Anza hil osteko denbora tartean gertatu zena eta "administrazio akatsak" (gorpua hilabeteetan identifikatu gabe egon zen ospitalean) argitu behar direla.

Sendiak bahiketaren hipotesiari eusten dio

Sendiak bahiketaren hipotesiari eusten dio Jon Anza ETAko kidearen sendiak bahiketaren hipotesiari eusten dio Anzaren desagerpena azaltzeko, abokatuek gaur jakinarazi dutenez. Anza iragan astean identifikatu zuten Tolosako (Okzitania, Frantzia) gorputegi batean.

Baionan (Lapurdi) emandako prentsaurreko batean, abokatuek esan dute Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainiarraren "beste bertsio bat espero" dutela, orain artekoa “bazter daitekeen tesi bakarra” delako, Anzaren familia ordezkatzen duten abokatuen esanetan.

"Zertaz defenditzen da Rubalcaba Jon Anzak diruarekin alde egin zuela dioenean?", adierazi du Arantza Zuluetak, abokatuetako batek. Era berean, "ezinezko" jo du "historial judiziala duen pertsona bat ospitalean ez identifikatzea".

Anne Kayanikis Baionako Auzitegiko fiskalaren bertsioa ere errefusatu egin dute familiaren abokatuek, gorpuaren identifikazioa "gertakari batek" eragin zuela diolako.

"Ikerketa oso garrantzitsua dela ari dira esaten. Badakigu ikerketarako baliabideak azkarrak eta eraginkorrak direla. Argi dago, norbaitek ez du egia esaten", adierazi du Xantiana Cachenautek, Anza sendiaren beste abokatu batek.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa